Ba nahiko bideratuta jada, uste dut kontatzen has naitekeela, #hype pixa bat sortzeko: @Ikusgela|rako (giza) eboluzioari, eta zientziaren funtzionamenduari buruzko sail berria grabatzen hasiko gara bi aste barru. Azken hilabete eta erdi edo gidoigintzan pasa dut, lehenengo denboraldiko (15 bideo) sortzeko. Gaur prompterraren abiadura, enkuadreak eta halakoak lantzen... Gogoz, baina ardurarekin!
Askok pentsatzen dute, tamalez, zientzia mirariz sortutako jeinu bakartien gauza dela. Newtonak, Einsteinak, Darwinak...
Eta ez, zientzia gauza kolektiboa da. Ez soilik ezinezkoa delako bakarrik egitea, baizik eta bakarrik ezinezkoa delako. Uste dut gidoigintzako ariketak oso ondo laburbiltzen duela:
- Irakurri, irakurri, irakurri. Besteek egindakoa begiratu. Zaharkituta ez dagoela begiratu. Zuzendu, berridatzi, irakurri. Hori, hasteko.
- Ondoren, arloetako adituei eman, euren iritzia jasotzeko. Zorionez, gure inguruan baditugu goi mailako pertsonak, testuak errebisatu eta ekarpenak egiteko prest daudenak. Ekarpenak ez dira nolanahikoak izaten, batzuetan flotazio lerroari ere ematen diote. Adibidez: "ziur zaude hori dela interesgarriena?". Digestiorako galdera zailak.
- Aditu ez direnei testua pasa. Ulertzen al duzu? Eta, ez baduzu ulertzen, zer da ulertzen ez duzuna?
- Berridatzi. irakurri. Berridatzi.
- Bideogintzan egongo direnei testuak pasa, eurekin entsaioak egin. Eurek dira adituak, eta esango dizute: ezin duzu horrela esan, entonazioa ez da hori, hor egin nahi zenuen txistea ez da txarra, gertatzen dena da ez dela ulertzen.
- Moztu, gehitu, iruzkindu.
Eta hori, bakarrik ezin da. Elkarrekin beti.
Oraindik ez dugu grabatu. Eta, dena ondo bidean, urtarrilean edo estreinatzeko moduan egongo da. Bideolariek magia egin beharko dute hitzez esaten ez dena grafikoki adierazteko. Eta horretarako ere berriro laburbildu behar dira kontzeptuak, orain grafikoki. Eta eztabaidatu ea grafismo hori ulertuko duen marraztu ez duenak.
Bide batez, bideoetarako dekorazio objektuak bilatzen, denda hau aurkitu dut.
Oso itxura ona du guztiak... bai, ez da merkea. https://paleomanias.com/es/
Ba bihar hasiko gara grabatzen #GureArbasoak @Ikusgela|ko websaila. Uste dut ezin ditudala berriro ere gidoiak errepasatu! Orain alkandora polit batzuk aukeratzera.
@theklan @Ikusgela Alkandora moloiak badakizu @birasuegi eta @koldotxu
😉😉😉
@theklan @koldotxu @Ikusgela @birasuegi
FediAlkandoraWeek antolatu beharko dugu🤣🤣🤣
@birasuegi @AVU_Osoro @theklan @koldotxu @Ikusgela uix ez nuen ezagutzen ...gustatu zait ba! Nik hemen hartu izan ditut hainbat alkandora 👌👌
@birasuegi Dealerra ipurdi bistan uztea ez da sekula egiten, kaleko legea.😉😉😉
@AVU_Osoro @theklan @koldotxu @Ikusgela Udaberri amaieran, ni prest.
Bide batez, nire dealer nagusia zein den jakin nahi baduzue: https://es.bravafabrics.com/collections/short-sleeve-shirts-man