Azken urteetan Eibarko mapa mimatzen ari naiz OpenStreetMap-en. Gaur egun harro esan dezakegu Eibarko herriguneko mapa aberatsena guztiz librea eta auzolanekoa dela. Dendak, bulegoak, etxeak, oinezko ibilbideak, toponimoak, auzo izenak... denak hortxe daude: https://www.openstreetmap.org/#map=18/43.184660/-2.469979
Sortu eta aldatzen diren negozioak ere bertan dituzue, adibidez aste honetan irekitzen diren @deporeibar -en taberna eta Eroskiren denda Bidebarrietan, aurreko astean toki aldatu zen Gozo gozo gozotegia edo Arat hortz klinikaren toki berria. Zerbait falta bada, esan!
Zuen herrian ere bertako dendak eta negozioak mapan kokatu eta eguneratzeko oso tresna erabilgarria da Every Door app-a. Lan asko aurreztuko dizue. https://play.google.com/store/apps/details?id=info.zverev.ilya.every_door&hl=en
@garaolaza ea animatzen naizen eta herrikoa egiten dudan.
@AVU_Osoro zerbait antolatu dezakegu 😉 @garaolaza
@anabasa @AVU_Osoro @garaolaza Lezokoaren egingo dugu komunitatean?
@aisaivia @AVU_Osoro @garaolaza baaaaaaai! Aukera interesgarria da gainera @openstreetmap ezagutzera emateko.
@anabasa @aisaivia @garaolaza @openstreetmap Hurrenguan ixilik eonberkoet😅😅😅
Aurkezpena/azalpena eta paseoa,hutsuneak betez 😉
@Gaztarrotz animatzen?
@AVU_Osoro @anabasa @aisaivia @garaolaza @openstreetmap @Gaztarrotz Mugaz bestaldekooi uzten badiguzue, hurbilduko nintzake dakidanarekin laguntzera, herrian azken aldian nahiko bakarrik sentitzen naiz eta #OSM kontuetan. Bo, eta mugak mugitu ez ditzazuen... [Broma da, noski].
@birasuegi @anabasa @aisaivia @garaolaza @openstreetmap @Gaztarrotz gogoratu "zuenak" direla uste duzuen zenbait toki Lezo direla, besteak beste: auzo berriko rotondako palmerak, RENFEko geltokia. 😉😉😉
(Bereziki 🏝️ kin ojo kuidau🤣)
@AVU_Osoro @anabasa @aisaivia @garaolaza @openstreetmap @Gaztarrotz
Ei, nik errespetu handia diot Lezori , nire familia Zubietatik Baunga baserrira etorri zen, Algeposa eraiki arte, eta 0-3 urte nituenean egunero joaten nintzen haurtzaindegira. Ostras, eta ahaztu gabe, nire osaba batek Salaberria abizena zuen, eta beragatik naiz Libiazalea 😂
Baina mugak... 🙊
@AxuriBeltza Et et et!!!
- Lezon erroldatua 10 urtez gutxienez.
- Lezoko bi kioskoen kokapena jakitea
- 1850 baino lehen Lezoko familia kide bat izatea.
3 tik 2 bete ezean, ezin da parte hartu 😉😉😉
🤣🤣🤣🤣🤣
PD: Iñigo, guriak in du🤣