Jakina da, nahiz ta ez onartzeko gustokoa, hegazkinek asko kutsatzen dutela. Duela aste batzuk dokumental batian ikusi nunan arabera, autobus batek 18 kg CO² kutsatze du ta distantzia/pertsona harreman berdinean, hegazkinak 140 kg

Zuek, hartze dituzue abioyak?

@porru Bartzelonara edo Madrilera bada, trena; bestela, hegazkina.

Parisera birritan joan izan naiz trenez (horietako bat gaueko zerbitzua izan zen), baina, orokorrean, hain opor egun gutxi izan eta bi oso bidaian ematea… buf.

2025eko udan, ahal badut, Berlinera joango naiz. Hegazkinez.

@xabi @porru
Ni Bruselara trenez (Bordele/Brusela zuzena bazegoen), eta Amsterdam/Donostia ere trenez ez da zaila, Parisen trenez aldatu behar bada ere.
Lankide batzuk animatu ditut ta Donostia/Estrasburgo egin dute trenez 😊

@erralin @xabi @porru
Nik sncf-eko app-ean begiratzen ditut, baina trainline app-ea ere oso ona, europa osokoa

Jarraitu

@porru @Alexiturbe @erralin @xabi
iep! azken 3 uda Frantziako trenak + 🚴‍♂️.
Bidaiak:
- Quimper (Bretaña) Hendaia
- Hendaia Estrasburgo
- Estrasburgo Hendaia
Parisen geltoki aldaketa.
- Baiona Montpellier (toulusen aldaketa)
Erosketak inoui-ko web orrian nabigatzailetik, etxeko ordenagailu zein mugikorretik, oso eroso eta erraz.
- Montepellier - Besançon (4 tren egun baten) Tiketak geltokian.

Denboraz erosita, prezio egokiak nere ustez.
Adibi: Lyon-Paris,Paris- Hendaia 🧒👦 + 🚴‍♂️🚴‍♂️ 210€, abu 28.

@Alexiturbe @porru @erralin @xabi ez horregatik, inoui marabilla bat da,erdi eta distantzia motzak geltokian hobe.
Hendaian, ez nuen esperientzia onik izan leiatilan.
Bonus Track:
tgv GUZTIETAN 3 🚴‍♂️ desmuntatu gabe eramateko tokia dago, gutxi dira,baina oso erosoa.

@AVU_Osoro @Alexiturbe @porru @erralin @xabi Nik duela urte 2 Savoiara joan etorria egin nuen. Harakoan AHTz, presaka bainindoan (gezurra badirudi ere, bizkorrena Hendaia - Paris - Grenoble da, nahiz eta krrrrristoren rodeoa den). Buelta ostera, lasai nentorrenez tren normalez egin nuen, 3 konbinazio eginik eta zuzen, Toulousen zehar. Ez nuen askoz ere denbora gehiago behar izan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea