Azkenaldian buruan daukadan harrikada bat partekatuko dizuet.
Sentsazioa daukat amildegi bat dagoela mundua ulerzen dutenak teknologiaren bidez eta modu teknikoan; eta humanismoaren bidez eta modu humanoan ulertzen dugunon artean. Eta gero eta zailagoa dela zubiak eraikitzea. Zeinen ezberdinak diren koordenadak eta begiradak. Eta talka hori nonbaiten gordina bada, ikerketan da.

@koldotxu ni oso etsituta nago zentzu horretan aspaldion ingeniariekin. Ez dut uste ezer gertatzen zaienik "seriez", baina nire ustez nabarmena da hutsune humanistiko oso serioak daudela haien ibilbidean eta uste dut harrokeriaz bizi dutela, benetan behar ez balute bezala.

Askoz profil osoagoak aurkitu ditut alderantzizko ibilbidean, humanitate/gizarte zientzietatik ingenierietaranzkoetan.

Baina tira, nire esperientzia baino ez da, ez dakit errealitatea zelakoa den benetan.

Jarraitu

@txerren @koldotxu Erabat ados, ni ingeniaria naizen arren.
Gizartearen elektrifikazioan kobre eskasia arazo izango dela esan nion baterien garapenean lanean dabilen lagun bati, "etxeetako kableetatik lortuko dugu" izan zen bere erantzun serioa.
Teknosalbazioarekin zearo itxututa.

@txerren @koldotxu Okerrena da, bere "ekuazioan" lehengai eskasia ez dela aukera bat.
Beti asmatuko da zerbait...

@AVU_Osoro hau niri horrela, talkual esan didate (bestalde atzerapen kognitibo agerigorik ez duten) bi lagun ingeniarik @koldotxu

@txerren @koldotxu Badakizue, zientziak "beti asmatzen du zerbait"...
Eskalagarri den, esperimentu soil bat, baldintza oso berezietan ematen dena...
Horrek berdin du, ze " Orain hasi dira x-rekin lanean, hori izango da etorkizuna..."

@AVU_Osoro kasu horretan, teknologoak baina gehiago, "tekno-optimistak" esango nuke, ez?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea