Azkenaldian buruan daukadan harrikada bat partekatuko dizuet.
Sentsazioa daukat amildegi bat dagoela mundua ulerzen dutenak teknologiaren bidez eta modu teknikoan; eta humanismoaren bidez eta modu humanoan ulertzen dugunon artean. Eta gero eta zailagoa dela zubiak eraikitzea. Zeinen ezberdinak diren koordenadak eta begiradak. Eta talka hori nonbaiten gordina bada, ikerketan da.
@koldotxu ni oso etsituta nago zentzu horretan aspaldion ingeniariekin. Ez dut uste ezer gertatzen zaienik "seriez", baina nire ustez nabarmena da hutsune humanistiko oso serioak daudela haien ibilbidean eta uste dut harrokeriaz bizi dutela, benetan behar ez balute bezala.
Askoz profil osoagoak aurkitu ditut alderantzizko ibilbidean, humanitate/gizarte zientzietatik ingenierietaranzkoetan.
Baina tira, nire esperientzia baino ez da, ez dakit errealitatea zelakoa den benetan.
@AVU_Osoro kasu horretan, teknologoak baina gehiago, "tekno-optimistak" esango nuke, ez?
@AVU_Osoro hau niri horrela, talkual esan didate (bestalde atzerapen kognitibo agerigorik ez duten) bi lagun ingeniarik @koldotxu