Tut honen eta bertako elkarrizketen (eskerrik asko!) harira pentsatzen aritu naiz zer gertatu ote zaidan euskaraldiarekin, eta gaur gauza batez konturatu naiz : euskaraldiak, "joko" bezala, ez dakar segurtasun neurririk.
Rol jokoetan ohikoa da mahaira bildutakook aurrez adostea zer bai, zer ez, zer egin zerbait ondo ez badoa, norbait ondo ez badago, zerbait gertatzen bada, norbait zerbaiten aurrean ondo sentitzen ez denean.
Ixa txartela, errezelak, muga gogorrak, muga bigunak... 1/2
Euskaraldiaren uste dut 4. edizioa izango dela aurtengoa, eta egon baldin bada, nik ez dut halakorik ikusi. Ez dut planteatuta ikusi "jokalariaren" segurtasun psikologiko eta ongizate emozionala. Emantzat hartu da.
Militantziatik eta konpromisotik subjektu kapaz pentsatu gara, ez izaki zaurgarri.
Eta nik min hartu nuen 2. edizioan. Ez nuen batere ondo pasatu. Eta 3.ean beste bide bat hartuta ere ez.
Eta imajinatzen dut nik bezala, gehiagok.
Zergatik ez dugu horretaz hitzegin?
2/2
@txerren Agian ez dugulako geure burua euskararen aldeko (ekimenaren) oztopo gisa sentitu/irudikatu nahi. Nahikoa oztopo eta traba bizi dugu lehendik ere, ondoeza txiki uzten dugu, hortxe bueltaka, kalte gehiago egingo ote dugun kezkaz.
@anabasa bai, enkajatzen dit. Eta esango nuke errakuntza estrategikoa litzatekeela hori horrela balitz.
@anabasa @txerren Nik ez dut "emoziorik" sentitu ekimen honekin, 4 edizioetan.
Nire egunerokoan zanpatua/ gutxietxia hainbat eta hainbat egoeratan sentituta, ez dut indarrik "ilusionatzeko".
Gutxienez adminstrazioak (Ertzaintza,Osakidetza,correos, epaitegiak...) bizitza euskaraz berma diezadaten nahi dut.
Ondoren hasiko naiz bizilagunaren afera lantzen.
Oso nekatua nago gai honekin.
@AVU_Osoro @anabasa @txerren
Ni ere deseroso sentitu naiz. Ez dut uste Euskaraldia bera denik (berez ideia ona da), baizik eta batzuek munduan kokatzeko duten era ariketa honetan ere egiten dutela: karnetak banatu, kontuak eskatu, lehiatu, ikuskera itxia, etab.
Eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dugun madarikazioa: “euskara sabatu behar dugu” zama. Ez gara euskara hilko duen belaunaldia izango. Ez gaitezen izan haraindiko, erlaxatu gaitezen eta goza dezagun euskara(z)