Asmatu gabe daudenak:

- Zikintzen ez diren ehunak eta arropa
- Euri ura depositu edo andela batean jaso eta gordetzen duten teilatuen sistemak
- Ametsen grabagailua eta proiektorea
- Eguzkiaren energia gorde dezakeen pigmentu fotoboltaikoa, etxebizitzetako fatxadak margotzeko balia daitekeena.
- Azpitituludun irratia.
- Musika entzuteko baldintza perfektuak eta audio kalitate gorena eskeintzeko helburuarekin diseinatuta dauden audiokutxa edo audiokapsula publikoak.
- Zaratarik gabeko motorra.

Jarraitu

@txantxibiri nire familiaren baserrian beti ezagutu dut depositua, teilatuko urez elikatzen dena, ganaduari emateko eta ikuiluak garbitzeko.

@AVU_Osoro Bai, oso ezagunak dira, nik ere ezagutzen ditut. Nire proposamena sistema hori kaleko etxebizitzetara hedatzea da, baina ur hori etxe barrura garraiatzeko gaitasuna duen sistema integratu bat, hoditeriaren bitartez ur hori komuneko ponpatik tiratzen dugunean, adibidez, berrerabili ahal izateko.

@AVU_Osoro @txantxibiri Nik ez dut martxan ezagutu, baina baserrian bada bozadera izeneko ur biltegi nahiko handi bat. Aitonak horko urarekin angulentzako bibero bat ere erabiltzen zuen. Gaur egun bidoietan biltzen dugu teilatuetako euri uraren parte bat, lore, landare eta zuhaitzak ureztatzeko.
euskaltzaindia.eus/index.php?o

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea