Kostatu zait, baina bueltan naiz Euskal Herrian. Oraindik badut tartetxo bat etxeraino baina.

Izatez:
Tokyo 11:35 - Madril 20:25 (Hegaldi zuzena)
Madril 00:30 - Donostia 7:20 (Bus)

Errealitatea:
Tokyo 12:50 - Erroma 21:00 - Madril 00:30 (19 ordu hegazkinean)
Aireportuan gaua
Madril 7:20 - Donostia 13:10 (ikusteke) (Renfe)

Renferen lanengatik, Tolosa - Donostia autobusez egiten ari gara

Tonto tontoan, hoteletik duela 36 ordu eta laurden atera nintzen. Ez dakit zenbat ordu egin ditudan lo (gutxi) ezta ze ordutan dagoen nere gorputza 😂

Sumendi batzuen ondorioz bidea aldatu eta mendebaldetik bueltatu behar izan dugu. Ondorioz, Erroman geldialdi teknikoa egin behar izan dugu errepostatzeko, eta Madrilera 4 ordu berandu iritsi. Maiatzatik erosita genuen autobusa galdu genuen, gaueko aukera bakarra zena, baina Iberiak ez digu konponbiderik eman.

Erreklamazioa jarri genuen, nahiz ta jakin ez zerbaiterako baliagarri izango den. Ez soilik atzerapenagatik. Tokyon hegazkinera igo baino bi ordu lehenago Iberiako langileekin hitz egin genuen, jakinda ez ginela iritsiko, eta esan ziguten Madrilera itxaron behar genuela. Tokyon ginelarik garaiz ginen autobus billeteak aldatzeko edo hotel bat hartzeko, Madrilen jada ez. Bus guztiak beteta zeuden.

Eskerrak hegazkinean doako wifia genuen mezularitzarako, bikotekideari faborea eskatu eta treneko bileteak erosi baitzizkigun gaur goizerako. Bestela, agian ez genuke garraiorik izango arratsaldera arte.

Jarraitu

@Jokin_PA Animo Jokin, oporrel alderdi ezkutua da, kontatzen ez dena,jeje!! erreklamatu eta lata eman.
Gaur landabarsoko kobazuloetara joan, freskoena han. Edo elizan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea