Bidasoa bailarako hostozabal basoak bereziki lehor daude, Malerrekan hobeto, baina lehor ere. Ea euria egiten duen.

#FediMet #Nafarroa #lehortea

Oraintxe Larraun bailaratik pasatzen, berdin, oso lehor, bereziki haritzak eta familiakoak.

#lehortea #Larraun #Nafarroa

Artzibarren egoera dramatikoa. Ura bai, urtegian, baina basoak erabat lehortuta, zuhaitz asko %100 gorrituta eta hostoak galtzen, lehortearen aurrean erresilientzia mekanismoa da, baina tristura ematen du, eta egoera arriskutsua da.

#Lehortea #Artzi #Nafarroa

Jarraitu

@birasuegi Urdirotzen bizitako udalekuak gogoan, 120 lagun (15 egunetako 3 txandatan), ura ongi neurtu beharra zegoen.

@AVU_Osoro Ni ere egon nintzen Urdirotzeko udalekuetan, zortzi urte nituela.

Gaur Goitikoetxean Txabi eta Ritari bisita egin diegu, Azokoop kooperatiba bertan dago kokatua, eta Pirinioko @Olatukoop|eko kideak dira.

Herria birpopulatu eta bertan lan eta bizitzeko kooperatiba sortu dute.

@birasuegi @Olatukoop errepidetik gorako bidea konpoduta ahal dago? beti pista ezagutu dut.

@AVU_Osoro @Olatukoop Bai goraino erraz igotzen da, bide estua baina asfaltatuan. Tramo hori Eurovelo rutako parte da orain.

@birasuegi eskerrik asko begiratuko dut, lehengo urtean guk egiten dugun "ehbiran" han zehar ibili ginen, eta ez genuen erabili, pena.

@AVU_Osoro Pasatzen bazarete, jo kax-kax atean, eta egin kasu Txabi, Rita, Elur eta Sheilari. Jende ederra da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea