Kaixo, Kontxako estropaden harira datorkidan galdera, emakumezkoek gizonezkoen distantzia berdinak arraunean egitea aurreikusten da? edo une honetan eztabaida hori ez dago mahai gainean, eskerrik asko.
(agian @gontxatorre zuk badakizu zerbait?)

@AVU_Osoro Halako planteamenduetan bada beti deigarria zaidan kontua, emakumeak behin eta berriz gizonen parametro eta egituretara egokitzeko beharra. Ez dugu galdetzen ea emakumeei estropadaren eremu eta ezugarriak motz geratzen zaizkigun edo konpetizioa geure behar eta exijentzia mailarekin bat datorren, baizik eta ea gizonenen distantzia berdina egingo dugun.

Oso ondo ulertzen det diozuna Aitor, baina emakumeen helburua ez da gizonen berdinak izatea, ezta haien parametroak geure egitea.

Jarraitu

@anabasa Barkatu Edurne, emakumeak gustura badaude distantzia horiekin nik ezer gutxi dut esateko.
Ez dakit zuzen edo egokia den, beste kirol gehienetan distantziak,iraupena,tanteoa... Berdina izaten delako aipatzen nuen.

@AVU_Osoro ez dut esan arraunean ari diren emakumeak gustora daudenik, eztabaida mahai gainean baitago, ez dakit gainera zuzena edo egokia den. Aipatzen dudana da ezaugarrien erabakia nundik hartzen den jabetzea ongi legokeela.

Kirol askotan hala da bai, baina gehienetan emakumeentzako ez ziren espazioak izan dira eta hauek pixkanaka okupatzen joan gara, hau nola egiten ari garen jabetzea (ez kirolean bakarrik) garrantzitsua iruitzen zait, horrexegatik nioen.

I14ko potean sakonduko dugu gaia😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea