Badakizue non ikus dezakedan Petrok gaur NBEn egindako esku-hartze osoa? Klip bakarra ikusi dut, eta ikusi nahi nuke nola argudiatu dituen klipeko hitzak.

@AVU_Osoro baietz uste dut. Palestina askatzeko munduko ejertzitoen batura eskatzen zuen zatia baino ez dut entzun, eta osorik entzun nahi nuen.

Mila esker.

@desertorea hepa! NBEko Batzarrean emandako hitzaldian kokatzea ondo (edo), baina esango nuke batez ere kanpaina honetan kokatu behar dela, Kolonbiak aurkeztutako ebazpenean (bi herenek babestu behar dute) @AVU_Osoro

u4pal.com/u4p/

Info gehiago: t.me/WavesToGazaConexion

@trikutik NBEn egindako hitzaldia osorik entzun nahi dut, ez dudalako inoiz Petro populista bat bezala ikusi, zentzu askotan pertsona errespetagarria iruditzen zaidalako. Baina bolo-bolo dabilen klipean, materializatu ezin dela dakien eskaera bat planteatzen du. Proposamena baino gehiago, keinu hutsa dirudi.

Hitzaldi osoa entzungo dut, oker nagoela pentsatu nahi dudalako, baina sinbolikotasunera, benetako efekturik gabe, jotzeak kezkatzen nau.

@AVU_Osoro

@desertorea ez dakit ekintza sinboliko hutsa eta populista den. Ebazpen hori onartzea betoa gainetik kentzeko modu bat dela bai. Igual Palestinari ja geratzen zaion aukera bakarra. Eta Palestina estatutzat aitortzen dutenek baiezkoa ematen ez badute, ba ebidentzian geratzen dira. Eta akabo NBE. Baina beno, entzun hitzaldia noski (baditu bere tarteak, jajaja) @AVU_Osoro

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea