Lezo gutasunetik, pentsatzen badugu, konturatuko gara hamarkadak pasa arren arazo estruktural batzuk ditugula.
Nik hiru aipatuko ditut, Portua eta herriaren arteko harremana, eta hemen bereziki txatarraren kutsadurarena, Elias Salaberriatik datorren trafikoa eta bereziki kamioi handiak, autobia edo autopistara bideratu beharrean Lezotik pasatzen direnak eta baita Jaizkibel Hiribideak gure herrian duen eragina, herria bitan banatzeaz gain ibilgailuen abiadurak sortzen duten arriskua.

Duela egun gutxi jakin dugu, Lezoko Udalak, Jaizkibel Hiribidea, txukuntzeko diru bat jasoko duela, bide gorria eta oinezkoen bidea hobetzea izango dela dirudi.
Ondo daude lan hauek baina uste dut ibilgailuan abiadura ez bada murrizten arrisku aldetik berdinean jarraituk dugula.

Jarraitu

@Gaztarrotz Abiadurarekin lotua, zarata aipatuko nuke, tiñelu andreone semaforo berdearekin arrapatzen duten motor eta autoek azelerazio zaratatsuak egiteko baliatzen dute. Annecyn ikusi nuen, Parisen bada, soinu radarra jarriko nuke baita ere.

@Gaztarrotz nik uste helburua zuzengune hori sigi sagatsu bihurtzea dela, ez zuzengunea mantenduz bidegorria,espaloia "sartzea" zabalera horretan. Zoritxarrez seinalektikak ez du eragin handirik radarra edo muga fisikorik jartzen ez bada. Muga fisikoak jartzeko oso ongi pentsatu beahr da, garraio publikoari "neurriz" traba egiteko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea