Bidasoaren ertz honetatik deklaratzen dut, Lexantzüko Luro Etxaltean egiten dutena dela, Etxahunek esango lukeen moduan, bazter guztietako gasnarik eijerrena #ikaskoli
@gorka_bm Konpetizioan jarri gabe, ados nagoelako aipatutakoa bikaina dela, etxean jasotzen baitugu. Parean jartzen dut Gamarteko Uhartia etxaldeko (GAEC Biok) behi-gasna ondua.
@birasuegi @gorka_bm eta nik, behizain biloba izanik, behi gasna ezin goza, ardi gasna baizik ez. Orain arteko nere kuttunena Jutsiko (Behe Nafarroa) Garat Borda etxaldekoa. Ziburuko merkatuan aurki daiteke.
@ng @birasuegi Eta noiz izaten da Ziburun azoka? Agian bidaia bakarrean feriatuko ditut hori eta Beñatek aipatu duen Berhokoirigoinena Donibane Lohizunen 😄
@gorka_bm Ziburukoa igandetan, bidaia bakarrean zailxko @birasuegi
@ng @birasuegi Lehen honelako problemak bi gaupasa eginda konpontzen nituen 😅
@gorka_bm @birasuegi gaur egun bakar bat ere ezin nuke egin. Zahartzea zer den...
@birasuegi @ng @gorka_bm OSMn txintxeta berezia gaztagile artisauak markatzeko, ni Otsagiko Aztal gaztaren oso fan, Ahuntza/ardia....earra