Gaurkoan, Ikastolara joatea erabaki dut; ilobak klase-kideekin gabonetako abestiak abesten zuten aitzakiarekin.
Oso politak iruditu zaizkit abestu dituzten abestiak, baina pena izan dut, beraien azken eguna zela ikustean, guraso pila kanpoan zeudela, eta hizkuntza nagusia gaztelera zela entzutean. Euskara dakiten gurasoen artean ere, baten batzuk ikastolara joandakoak izan baitira.
Ez hori bakarrik, umeekin ere, gazteleraz.
Zenbat lan, egin behar dugun oraindik EUSKARA bizirik egon dadin.
@AVU_Osoro ez dakit kontzientzia falta izango den ... baino hobe dugu, gure altxor-txiki handiak ongi zaintzen baditugu 🫂