Amamak erosi zituen, ni orain naizena baino gazteagoa zela. 60 urte dituzte, gutxienez. Ez dira apurtzen, betirako dira. Iraunkortasun programatua.

@theklan gora horrelako erretilu eta kazolak, behin erosi eta ahaztu, Panzer bat gainetik pasata ere, garbitu eta erabilgarri.

Jarraitu

@theklan nik kazoa eta "espumadera" (azken hau Emiliok soldatu zuen bere tailerrean,83an) inox eredatu eta hortxe eguneroko martxan.

@gontxatorre @AVU_Osoro @theklan Halako makinatxo bat ditut nik sukaldean. Oso betegarria da haiek erabiltzea, aurreko belaunaldiak gogoan. Nire faboritoa, intxaurrak kraskatzeko hau, herriko tailarren bateko torno-rebolber batean egina. eibar.org/blogak/orakulua/intx

@txikillana ezaguna egiten zait, baina gure etxean ez zela egongo esango nuke.

Txurroak egiteko makinaren bertsio modernoak txurroak jateko gogoa kentzen du.

@gontxatorre @AVU_Osoro @theklan honekin burura datorkit Txirritaren bertsoa

"Txurreroaren lan senzilua
da asko irabazteko,
horrek behinik behin ez du egiten
mantendu eta jazteko,
andrearekin alkar hartuta
ni modu hontan uzteko,
bi kristau gaixto nahikoak dira
bazter guztiak nahasteko."

🤭

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea