Familiako bazkarian osaba unaiak:
- Ardo gorria "behi ardoa" da, hala esaten zaio.
+ Behi ardoa?
- Bai ardo eskasa, garai batean ume egindako behiari ematen zitzaiolako botilatik tragoa, indar berritu eta berpizteko.
+ Benetan?
- Noski! Zuek kaleumeok eztakizue baino garai batean idi deman ibiltzen zinerek ere hartzen zuten indarra izateko.
Lehengo garaia eta ohitura eta jakintzak. Laster galduko dira kontu hauek.
Zuzena ez zuzena epaitu gabe, hortxe uzten dut. Herri jakintza moduan. 🐮
@urtzai Umeei (pertsonei alegia) ere ematen zitzaien “odola indartzen” omen zuelako. Uste dut hori normal-normal kontatu zidatenean hasi nintzela oso eszeptikoa izaten lehengo bizimodua idealizatzen dutenekin