Aitortu behar dut ez dudala ulertzen @ehbildu alderdiko komunikazioak #Fedibertsoan egon eta aritzeko erakusten duen kontrakotasuna. Bereziki bere komunitatean #TeknologiaBurujabetza lantzen dugun kide asko eta asko bertan gabiltzanean, Fedibertsoaren sustapena egiten, modu militantean.

Niri arrozte handia eragiten dit.

#EHBildu #ElkarrizketaNazionala #KomunikazioPolitikoa #Mastodon #Fedibertsoa #SareToxikoak

@birasuegi @ehbildu nola eragin dezakegu honetan? Uste dut garaia dela argiki planteatzeko

@theklan @ehbildu Bai, elkarrizketa abiatu eta posizio eta ekimena erakutsi beharko dugu.

@txerren @birasuegi @theklan @ehbildu

Zuekin guziekin ados egonda ere, aurreko batean bota nuena botako dut berriz: edo hemen dugun jokatzeko modua aldatzen dugu, edo oso zail izanen dugu masa erakundeak hona ekartzea.

Mastodonek algoritmorik erabiltzen ez duenez (ez, ezta?), mezuek bertut asko eta asko behar dituzte jende askorengana ailegatzeko. Baina halakorik egiten ez dugunez, mezuak 2 katuk irakurtzen dituzte eta, beraz, sare hau ez zaie erakundeei batere interesgarria egiten.

Jarraitu

@aazpilikueta @txerren @birasuegi @theklan @ehbildu nik gaizki ulertu ez badut euskarazko bi istantziek denbora lerro berdina konpartitzen dute, nik hor irakurtzen dut publikatzen dena eta bertuteatzen duzuena, interesgarri bazait profila jarraitzaile egiten naiz, publikatu ahala irakurtzen dut, ez arrakastaren arabera.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea