@gorkaazk eta lankideek? lehen aldiz saioa hasten dudan ordenagailu bakoitzean prozedura bera:
1- firefox jarri
2- Euskaraz, (bilaketa zein menua)
3- Adblock, consent o matic instalatu.
4- Lanean hasi.
Lankide informatikariari, irakasle ordenagailu zaharretan (disko mekanikoa) luberri jartzeko esan eta..."zerbitzarirako sarrera konfiguratzea ezinezkoa da, hau eta beste..."
A! ikasleei banatutako ordenagailu berriak, GSuite for education, español batuan, nola ez.
@AVU_Osoro Ikasle batzuek Chromebook horiekin ohituta datoz, bai, Google Workshopeko erabiltzaile ez-kritikoak, besterik ezagutu ez dutelako.
Eta bat-batean Micro$oft-eko zerbitzuak "inposatu" zaizkielako kexu. (@ikasle.eus Outlook bezeroari gmail deitzen diote).
Formatu irekia zer den ez dakite.
Canva.com bezalakoekin ohituta DBHko euren aurreko ikastetxeetatik horrela.
Chromebooketan ezin ezer instalatu. Nabigatzailea=ES. (Ea gailuak azkar apurtzen diren itxarotea besterik ez dago).
@gorkaazk @irakasle.eus kontua ez erabiltzeak ez du zentzurik.
Nafarroan lehen egunetik duzu laneko kontua, edozein ikastetxera joanik ere beti berdina dena, EAE-ko antolaketa broma oso oso oso txar bat da.
google kontuak, inika, hezigune...
Desastre
@gorkaazk nik lanerako ez dut ordenagailurik erosteko asmorik, zuzendariak hori esan zidan "nik azkenean, bat erosi nuen desesperatuta", irudikatzen dituzu lankideak arbel txuria eta proiektorea egunero eramaten? ba berdina ordenagailuarekin, ez da diru kontuz zorionez.
Martxa honetan bakoitzak bere liburuak erosi eta fotokopiagailua rentinean etxean.
Hori bai, grebetan soldata bakarrik inporta zaigu, gelen akustika, baliabi zaharrak, gelen aireztapena, ekipo zaharkituegiak...5 axola.
@AVU_Osoro
Lankideek, nire 2. hezkuntzako ikastetxean, bakoitzak nahi duena..
Ene euskara mintegian, batek mila bat euroko Mac bat erosi du aurten. Nik neuk ere gailu berria erosi dut Hezk Sailak utzitakoarekin nazkatuta. Kideak baino 3 aldiz diru gutxiagoan erosi ,eta Linux banaketa bat jarri.
Lankideei Win11 euskaraz jartzeko laguntza eskaini diet. Nabigatzailea euskaraz + Xuxen + Euskalbar + publi. iragazkiak nola instalatu... Bi lankidek ikasi zuten. Besteek paso. Besteek Win11 ES