Horrelakoxea zen Paris 1980 inguruan.

Zaratatsua, itsusia, kutsatua. Esaten dute sare sozialek bultzatu dutela turismoa, baina ahazten zaigu iraganean gauza asko oso itsusiak zirela, nork bidaiatu nahi zuen? (Eta zailagoa zen bidaiatzea, jakina)

@Alexiturbe Ni lau urterekin egon nintzen, 1982. Nire lehen oroitzapen kontzienteetako bat da trafiko guzti hori Arc de trionphe parean gurutzatzen (ez ginen konturatu lurrazpiko pasabidea zegoenik 😅).

43 urte beranduago, martxoan noa berriz Parisera.

@birasuegi

Ia ziur rivoli kale inguruan ibiliko zarela (hirigunean bertan dago). Bertan munduko bidegorri zabalena dago 😍
Eta udaletxe plaza birnaturalizatu berri dute (hori ez dut ezagutzen, argazkietan baino ez dut ikusi).

@Alexiturbe @birasuegi Biak ere latzak, eskola atarietan arreta jarri, denak auto gabeko gune eta landarez hornituta daude.

@Alexiturbe @AVU_Osoro Bai, finkatuko naiz eta kontatuko dut hemendik. Ildo horretan etxekoei Nantes asko gustatu zitzaigun. Nik Kopenhagen udazkenean epifania pertsonala izan nuen.

@birasuegi @AVU_Osoro

Nantes!!! Urteak daramatzat bisitatu nahian. Tranbia berrezarri zuen lehenengo hiria izan zen, 1985ean, eta bere ausardiari esker eredugarri bihurtu zen. Ea noiz bisitatzerik dudan

Jarraitu

@Alexiturbe @birasuegi Earra da bai, gu bizikletaz iritsi eta pare bat egun pasa genituen bertan.
Frantzian hirien eraldaketan egiten ari direna eredugarri iruditzen zait.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea