Australiako unibertsitate batek, Kolonbiar ikertzaile batzuek lagunduta, esne proteinez eta buztinez egindako bioplastikoa sortu dute.

Berri ona, sortzen dugun plastikoaren % 60 erabilera bakarrekoa baita eta % 10a baiko ez baita birziklatzen. Plastikoak ingurunean duen eragin kaltegarria gutxitzeko, berez deskonposatzen diren materialengatik ordezkatzea oso onuragarria izango litzateke.

Informazio gehiago: sciencedaily.com/releases/2026

#birziklatzea #ikerketa #zientzia #ingurumena #esnea

@txopi kontua da, ea hori eskalagarri den badabilgun plastiko kopuru osoari zati bat kentzeko adina.

@AVU_Osoro kontua da, jasangarria den aukera bat gehiago dugula mahai gainean. Aukera hau eta besteak ere ez dira inoiz egingarriak izango borondaterik ez badago. Ikertzaileek lorpen bat egin dute eta hori zabaltzea lagungarria iruditzen zait besteek lekukoa har dezaten.

Krisi klimatikoa ezikusten jarraitzen dugun bitartean, kapitalismo berdea sustatzen, oporretarako hegazkina hartzen, Venezuelatik azken petrolio tanta ekartzen... nola lortuko dugu benetan jasangarriak izatea?

@AVU_Osoro ederto, zabaldu albistea nahi beste zure sare sozialetan eta kontaktuen artean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea