Ni ez naiz hasiko salaketa publikoak egiten, baina Euskara Denontzat taldean dabiltzan euskaldunek (batzuk euskaltzale ospekoak eta hizkuntza kontuetan oso jantziak) zerbait esan beharko lukete auzi honetan, ezta? Ez zekitela ezer, ez daudela ados... ala bai, auskalo.

@xme64 nire ustez inpunitate gorenaren garaietan bizi gara. Inork ez du txintik esango. Ez da deus ere gertatuko.

Euskaldunen problemak ez dira problemak.

@zetxeburua @xme64 ez dakit, garaian Zedarriak-ek egin zituen adierazpen batzuetaz gogoratu naiz. Gerrak "aukera fantastikoak" ekarriko zituela euskal industriarentzat eta abat.

Gogoratu nintzen Zedarriakeko kide batzuetaz, umeen eskubideen defentsan eta destakatuak. Sekula ez nien deus entzun.

@txerren @zetxeburua @xme64 Dena den, esango nuke zurrunbiloa eta "vestidura-rasgaketa" 😉 ez dela euskalgintza eremutik aterako. Erdaldun elebakarrak enteratuko al dira, @argia ren erreportaia bikain horren ondorioez? Hemen ez baitago Bernedoko dutxen aferean bezala, ghettotik kanpoko "kalteturik".

Jarraitu

@txikillana @txerren @zetxeburua @xme64 @argia gaur egunen eman zuten zuten berria, ez dakit etb dos en eman zuten. Noticias eta DVn ixilik?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea