Aurreneko aldiz Bardeetan. Harritu nau biosferaren erreserba izanik ibilgailuen sarbidea kontrolatua ez egotea. Zer esanik ez ondoan NATOren tiro poligonoa ikustea. Ardirik ez dugu ikusi, laborariren bat bai. Gustura egingo nuke mende bat atzera trashumantziaren Bardea hura ezagutzeko.

Jarraitu

@barberenea Jakin trashumantzia oinez egiten duten artzaiak badaudela egun, Zaraitzu bailarako kasu bat ezagutzen dut, eta Erronkariko batek ere egiten duela esango nuke.

@AVU_Osoro bai, banekien. Baina azkenak dira, nik trashumantzia masiboago zeneko sasoia ezagutu nahiko nuke. Abodin ezagutu nuen duela 4 edo 5 urte Zaraitzuko artzain trashumante bat.

@AVU_Osoro milesker dena den iruzkinagatik! Esango nuke, oker ez banago, jada ez dela Milagrora doan aetzik...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea