RE: mastodon.eus/@oaraola/11644179

Epaiketan sartzean funtzionarioak esan dit kanariarra dela epailea eta gazteleraz aritzeko. Epailearen lehen galdera euskaraz erantzun dut. Funtzionarioak esan dit gazteleraz aritzeko. Nik euskaraz egingo dudala erantzun diot. Epaileak galdetu dit ea itzultzailerik eskatu dudan eta erantzun diot ez dudala behar. Esan dit itzultzailea eskatzeko eta bukatutzat eman du bista. Erantzun diot ez dudala behar, berak behar badu, berak eskatzeko. Moztu dit esanez bista bukatu dela eta kanpora ateratzeko.

Pasilloan funtzionarioak esan dit leihatilara joan behar naizela hurrengo bistarako itzultzailea eskatzera. Erantzun diot nik ez dudala itzultzailerik behar eta ez noala halakorik eskatzera, eskatu dezala behar duenak. Berak ezetz, nik eskatu behar dudala. Pasilloan @ElenaLaka zegoen, beste bista baterako bertaratua, eta esan dit ez badut itzultzailea eskatu nahi ez nagoela horretara derrigortuta. Beraz, beste ezer egin gabe atera naiz epaitegitik.

Eskerrik asko Elena laguntzagatik!

Jarraitu

@oaraola @ElenaLaka Eskerrik asko OIer Testigantza eta gauzak nola diren azaltzeagatik, eskerrik asko Elena, xeheatun teknikoengatik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea