Zer egingo duten batzuk Ormuzeko krisiaren ondorioz mundua amaitzen ez denean?

@AVU_Osoro Ez dut uste kolapsoaren zain egoteak inor ezertara behartuko duenik, bitarte horretan, eroso, kapitalismoak n-garren egokitzapena egingo baitu.

@birasuegi bueno, uda honetan opor kontuak tarteko hegaldi gutxiago espero omen dira. Ez dakit betirako ohitura edo puntuala izango den, ikusteke dago.

@AVU_Osoro Errebotean jende gehiagok bidaiatuko du hegazkinez, zeren gainera subentzionatuago egongo dira.

Hau da, jarrera pasiboak eta ustezko kolapsoarekiko desio libidinalak, sistema bera eta jarrera erreakzionarioak puztutzeko aitzaki perfektua dira.

Eta noski jarrera horretatik kanpo jartzen dut txikitik edo handitik eraldaketa asmo onez dabilen jende guztia.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea