@Bagurrin Nik ere horrela erabiltzen ditiat askotan, gaztelerazko idazlanetan. Güipúzcoa-eta... Güernica y Luno-eta... 😈 Aitortzen diat, baina, koskabiloak ukitzearren egiten dudala, "espainolez ari bagara, egin dezagun %100 espainolez" esanez bezala. Gaztelerazko idazkietan "pintxo", "antxoas", "Barik" eta horrelakoak irakurtzean #BegiakOdoletan hasten zaizkidak-eta, horren aurrean erreakzio bezala. Edo.

Jarraitu

@txikillana @Bagurrin neri sutzen nautenak, "los baserritarras" eta "nuestros baserris" dira.

@AVU_Osoro
Nire gustokoenak "kutxaras", "kutxillos", etabar, soziedade batean.
@txikillana @Bagurrin

@joxe
Harritzen nauena da gazteleraz ipinita dagoela, s-eekin amaituta. Hau da, gazteleraz hitz egiten dugu, baina ez asko. C-a ez zaigu gustatzen, ezta euskal hiztegia ere.

@AVU_Osoro @txikillana @Bagurrin

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea