Aurreko batean aipatu nuen, EAEko hezkuntza sailak ikastetxe konplikatuetan lan egiten duten ordezkoei puntu gehiago emateko politika jarri nahi du martxan. Horrek zerrenda publiko egitea dakar: seinalamendua, ikasleen matrikulazioan familiek hori kontuan hartzea, ikastetxe batzuetan egonkortasun gehiago beharrean aurkakoa eragitea (irakasle ordezko gazte samarrak puntu gehiago egin eta gero alde egitea)...
Zuzendaritza batzuek kexa kolektiboa bidali(ko) dutela aditu dut. Kartela ere agertu da.
@AVU_Osoro
Zerrenda atera zuten baina kendu egin dute, uste dut. Hala ere, suposatzen dut esleipenak egiteko unean ikusgarri egongobdela zein diren. Zerrenda batean ez bada, esleipen aukeretan gorriz agertuz-edo (uste dut kartzeletarako lanpostuekin hala izaten dela)