Gaur goizean auzoko belardiak berriro moztu ditu Udalak (azpikontratzen duen Gureak enpresaren bitartez). Urte honetan 4. edo 5. aldiz.

Berez iruditzen zait xahuketa zentzugabea herriko belardiak golf zelai bat bezala izatearen helburua, eta gehiegitan eta modu ezjakinean mozten dela uste dut, baina daukagun #lehortea ikusita, ezjakinkeria arduragabea iruditzen zait, erabat desegokia.

Jarri dut kexa Udalean eta Auzo Elkartean. Uste dut lanketa ildo izango dudala

#UtziBelarrakPakean

@birasuegi @AVU_Osoro ados biokin!

Baina nire galdera: nola landu herritarrekin belar luzeagoa edukitzea ez dela zikin edukitzea? Askok udal gobernuen kudeaketaren ondorio gisa ulertzen dute:,kudeatzaile onek mozten dute, txarrek ez. Utzikeria eta antzeko hitzakak erabiliz... baita oposizioko alderdiek ere sarritan...

@Aolagoi @birasuegi @AVU_Osoro
Aipatzen duzuen gaia espazioak bernaturalizatzearen aldeko aldarriarekin lotua dagoela uste dut.
Marta Tafallak "Filosofia ante la crisis ecologica" liburuan horri buruzko azalpen eta argudio interesgarriak bildu zituen. Berak ingelesezko "rewilding" hitza erabiltzen du.
Belarra ez moztearekin ados, baina zerbait sakonagoa egiten hasi behar dugula argi daukat. #bernaturalizatu

Jarraitu

@rosa @Aolagoi @birasuegi ez da ustea, horrelaxe da.
Rewilding-ak espazio handiei eragiten diela uste dut, eta ezin dugu natura gabe bizi gero espazio horietan natura izateko.
Bada euskal lelo bat, "txikitik eragiten" diona, horrekin bat egiten dut. Ez du zentzurik parterreak golf zelai bezala eduki nahi izatea eta gero "Jaizkibel bizirik" aldarrikatzea, dena bat delako, ez gara espazio isolatuetan bizi.

@AVU_Osoro Rosa Tafallaren liburua gordeta. Eskerrik asko! @rosa @birasuegi oso ikuspuntu interesgarriak. Rewilding-aren inguruan ez dut asko irakurri. Sakonduko dut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea