Gaur goizean auzoko belardiak berriro moztu ditu Udalak (azpikontratzen duen Gureak enpresaren bitartez). Urte honetan 4. edo 5. aldiz.

Berez iruditzen zait xahuketa zentzugabea herriko belardiak golf zelai bat bezala izatearen helburua, eta gehiegitan eta modu ezjakinean mozten dela uste dut, baina daukagun #lehortea ikusita, ezjakinkeria arduragabea iruditzen zait, erabat desegokia.

Jarri dut kexa Udalean eta Auzo Elkartean. Uste dut lanketa ildo izango dudala

#UtziBelarrakPakean

@birasuegi @AVU_Osoro ados biokin!

Baina nire galdera: nola landu herritarrekin belar luzeagoa edukitzea ez dela zikin edukitzea? Askok udal gobernuen kudeaketaren ondorio gisa ulertzen dute:,kudeatzaile onek mozten dute, txarrek ez. Utzikeria eta antzeko hitzakak erabiliz... baita oposizioko alderdiek ere sarritan...

@Aolagoi @birasuegi
Ustez...
ikasi dugu zaborra banatzen.
ikasi dugu hirietara autoz ez hurbiltzen.
Eta horrela hainbat gauza,
horiek ere ikas daitezkeela uste dut.😉

@AVU_Osoro @Aolagoi @birasuegi

Ikusten dudanez, leku guztietan gauza Bera.

Ziur nago ez zaiela bururatu ur eske dauden zuhaitzak ureztatzea

@AVU_Osoro @Aolagoi @birasuegi ostia, musukatuko nituzke ikusiz gero, benetan

Donostian oso zaila omen da, antza

Jarraitu

@Alexiturbe @Aolagoi @birasuegi Lezon mantenua Gureak-ek egiten du, eta nere auzoan ikusi ditut ureztatzen.

@AVU_Osoro @Aolagoi @birasuegi

Norbaitek pentsatzen badaki. Hemen teknikari pila eta erakunde anitz, baina burua erabiltzea bedte gauza bat da

Atzo Ondarretan ta Benta Berrin arbola asko hilzorian, hostoak botatzen

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea