Kanpingeko animazioko tipoa gerturatu zaigu:
-Bonjour!
-Bonjour! (Nire frantses azentu finarekin)
-Oh! Espagnol!
-Basque (nahi baino lehorkeria gehiagoz)
-Pardon - eta joan egin da.
Gaizki sentitu naiz egia esan, ez zen asmoa. Hurrengo mahaira joan da:
-Oh! British! (Findu du tiroa tipoak, bravo)
-Irish - erantzun dio neskak nik baino dezente lehorrago.
Eta onartuko dizuet, barretxo batek ihes egin dit. Animazioko tipoa, aldiz, uste dut ohera joan dela.
Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea