Nire oraingo bizikletaren kexu guztiak:
- Txikiegia geratzen zait, ezin eserlekua gehiago igo estruktura arriskuan ipini gabe
- 26 kg pisatzen ditu (atzean badu zamak eramateko atala, pisuaren gehienaren erruduna)
- Nire zapata guztiek irrist egiten dute pedaletan
- Balaztek ez dute nik nahi beste balaztatzen. Diskak erabiltzeko atal asko aldatu beharko ditut.
- Martxa altuetan kateak salto egiten du... argazkiak horren arrazoia argitu egin du behintzat.
- Ez du dinamorik, piladun argiak ditut
@crashlogger koadroa txikia bada, ezer gutxi egin dezakezu hori aldatu gabe.(agian tija luze luze batekin + potentzia luzeago bat)
- Trasmisioa txikitua daukazu (aspaldi aldatua beharko luke)
- pedalak, plataformakoak gomendatzen dizkizut.
- frenoak v brake dira?( bestela horiek jarri eta hobetuko duzu)
- aurreko ardatzeko dinamoa beti da aukera ona.
-26 kiloak ez dira atzeko parrillarenak bakarrik. Hori kenduta ere, 20 kilotik gora ibiliko zara.
animo! ( proiektu ederra)
@AVU_Osoro Bai zoritxarrez koadroa txikia da, 10 urterekin jaso nuen olentzero+urtebetetze+komunio opari modun...
Transmisioa eta katea, biak, akabatuta daude bai. Eta aurten bigarren pedal-ardatza ere txikitu dut. Dena aldatu beharko neguan zehar :P
V-brake dut bai baina pisuaren eta gurpilen desgastearen ondorioz oso flojutxo daude...
Parrilla eta aurreko suspensioa dira pisuaren errudun nagusiak 😅
@AVU_Osoro Oraintxe bertan planteatzen ari naizena ia guztia aldatzea da... gurpilak kanpora joan behar direnez (balazta-karrila ere kili-kolo dagoelako), diskoak muntatu ahal izateko faltako zaidan gauza bakarra suspensio berria liteke...
@crashlogger hori da, "enduro/jeitsiera" modukoak, handiagoak dira, eta dauzkaten puntekin OSO ongi heltzen dute. (dena metalikoa dutenak erosi, puntak kendu/alda daitezkeenak) beste mundu bat da,dauzkazunekin alderatuta.