Azitaingo biribilgunea Eibarren. Handik sarri pasatzen bazara matrikula atzerritarrak ikusiko dituzu bueltaka sarri. Turistak? Agian bai, baina litekeena da autopistako bidea gaizki hartu izana eta biribilgunera atera, buelta egin eta berriz autopistara sartzea. Egon bertan 10 minutuz eta ikusiko duzu zenbat kotxek egiten duen maniobra hori. 1/n
Duela hiru hilabete istripu larria gertatu zen bertan. 5 foruzain hil ziren istripu batean. Iruditzen zaizue agian bi kontuek lotura dutela? https://barrena.eus/elgoibar/1780479301989-bost-foruzain-hil-dira-elgoibarren-ap8an-izandako-istripu-larrian 2/n
Niri baietz iruditzen zait. A8 autopistako bifurkazio-puntu hau kontraintuitiboa da. Donostiatik zatozela Gasteiz (EZKERRERA) joan nahi baduzu, ESKUINEKO erreia hartu behar duzu. Segundu pare batez pentsatzen jartzen bazara, ez duzu zalantzarik, baina 120 km/h abiaduran bazoaz, 66 metro egin dituzu bi segundutan, eta oker joango zara (edo istripua izan dezakezu tamalez). 3/n
@garaolaza Neri Lasarten ere zalantza sortzen zait, N1 zaharretik joan nahi izaten dut (Donostiako bariantea) bigarren bariantea ez hartzeko eta antzeko egoera da.
@AVU_Osoro Horixe.