Azitaingo biribilgunea Eibarren. Handik sarri pasatzen bazara matrikula atzerritarrak ikusiko dituzu bueltaka sarri. Turistak? Agian bai, baina litekeena da autopistako bidea gaizki hartu izana eta biribilgunera atera, buelta egin eta berriz autopistara sartzea. Egon bertan 10 minutuz eta ikusiko duzu zenbat kotxek egiten duen maniobra hori. 1/n

Duela hiru hilabete istripu larria gertatu zen bertan. 5 foruzain hil ziren istripu batean. Iruditzen zaizue agian bi kontuek lotura dutela? barrena.eus/elgoibar/178047930 2/n

Niri baietz iruditzen zait. A8 autopistako bifurkazio-puntu hau kontraintuitiboa da. Donostiatik zatozela Gasteiz (EZKERRERA) joan nahi baduzu, ESKUINEKO erreia hartu behar duzu. Segundu pare batez pentsatzen jartzen bazara, ez duzu zalantzarik, baina 120 km/h abiaduran bazoaz, 66 metro egin dituzu bi segundutan, eta oker joango zara (edo istripua izan dezakezu tamalez). 3/n

Sarri ibiltzen bazara bertan, zalantzarik ez duzu izango eta norbait konfunditzen bada despistatutako txotxolo bat dela irudituko zaizu. Baina niri hauxe bera gertatzen zait oraindik Iruñetik natorrela Irurtzun parera iristean, honako kartel honekin. Arazo berdina da, eta kasu honetan gainera geziek norabideak zehazten dituzte. 4/n

Ez dakit zuek, baina horrelako kasuetan eskertuko nituke gezi luzeagoak dituzten seinaleak, eta uste dut zerbaitegatik konfunditzen direla egunero hainbat eta hainbat auto. Foruzainen istripuaren ondoren, norbaitek pentsatu ote du Gipuzkoako Foru Aldundian honetaz, ala "gidaria despistatuta zihoan" izan ote da erantzuna? 5/5

Jarraitu

@garaolaza Zalantza gabe gezi luzeagoak eta agian seinale gehiago ere.

@zetxeburua @AVU_Osoro zoratzen naiz puntu horretan ere! Ezin jakin ezkerrera ala eskumara hartu behar dudan!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea