@pluralistic en hau: Adimen Artifiziala ez da karga-euslea: egun batetik bestera ezabatuz gero, denak funtzionatuko luke.

Baina kontu aspergarriagoak: MS Office, Google, Apple eta Amazonen laino azpiegiturak... Horien falta bai sumatuko genuke, bapatean itzaliz gero.
Horregatik, burujabetza teknologikoak zerikusi handiagoa du bigarrekin, lehenengoarekin baino.

AA Datacenter gutxiago eta oinarrizko azpiegitura aspergarri gehiago!

pluralistic.net/2026/10/15/sov

#AA #burujabetzadigitala #lainoa

@joxe ideia ona da, baina nire ikasle eta lankideen artean "adimen artifiziala" gero eta karga-eusleagoa dela esango nuke. Zalantzak ditut zerbitzu hauek gabe normal funtzionatzeko gai liratekeen.

@txerren @joxe helduleku konstante gixa erabiltzen dutenei kostako litzaieke, seguru. Baina oro har, akaso hau da nire heldulekua, sinestarazi nahi digutena baino askoz gaitasun handiagoa dugu egoera eta funtzionamendu desberdinetara egokitzeko, egindako bidea ikusi besterik ez dago.

Ez litzateke hain traumatikoa eta ezinezkoa izango. Ikasleekin gelan aa-ren beharrik ez duten testuinguruak sortzean argi ikusten da hori, ez da ezer pasatzen, ta hara! ikasten dute.

Jarraitu

@txerren @anabasa @joxe
pentsa maiatzean izan genuen itzalaldian 3 saio eman nituen, arazoa ondoko kaleko lan batzuk sortu zutela pentsatuz...😅

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea