8) Oso Vicioso (2023). Pelikulia gustau jata, baiña trailerrakin gehixago espero neban. Pro: gore-kitsch nahaste xelebria, girotze otxenteroa (txulito-makarrak barne), lokalizaziñuak. Kontra: argumentuak ez dau gehixagorako emoten, pertsonajien garapenik eza, Cagney haitzuluak fake bat diraz. 😉 Baiña edozelan be, ondo pasatzen da. https://www.creators.com/read/screener/02/23/cocaine-bear-party-animal
9) Cazador Blanco, Corazón Negro (1990). Jakin banekixan, Eastwoodek zuzendari etapan oso pelikula onak eginda dittuala, baiña ez nekan bat be ez ikusitta; erdipurdiko pelikulak baiño ez. Ederra begittandu jata: gizon egoskorra, artisten munduko fribolidadian bizi dana, "benetako" bizitziakin txoke egin arte. Eta gero jakin dot, The African Queen (1952) pelikula aurreko rodajia rekreatzen dabela. https://eu.wikipedia.org/wiki/White_Hunter_Black_Heart
11) Air (2023). Enpresa erraldoien arazuak eta mixeriak, eta saskibaloia. Bata, zein bestia, oso oso gitxi ardura desten gauzak. Halan be, kontatzeko moduangaittik edo, giro otxenteruangaittik edo (ene, zelako modan dagon!) gustora ikusi doten pelikulia, 4 edo 5 aharrausin erraldoi botata hori bai. Gaixa interesatzen jakonak asko be gehixago gozatuko dau, hori bai.
12) 20.000 Especies de Abejas (2023). Hizkuntzian tratamendua bikaina begittandu jatak: diglosia egoera baten bizi gaittuk, eta horixe berori islatzen dok pelikulan. Gustau jatak, baitta be, ez dala historia autoexplikatibo / erreibindikatibua: 8 urteko ume baten ikuspegittik kontauta jagok, ondiok gertatzen jakona ulertzeko gai ez danian. Inguruan dittuan hainbeste historia be (gurasuen arteko harremana, aittitta eta bere tallarra, aman gatazka artistikuak...) erdi ikusten (1/2)
(2/2) ...dittuk, osorik argittu barik. Benetako arte lana. Eta Izar ume maittagarrixa gogoratu juat. https://eibar.org/blogak/orakulua/queer PD: proiekziñua amaitzian txalo zaparradia egon zan, Lekitto baten gitxittan gertatzen dan gauzia.
13) Fatum (2023). Ezohikua, ona. Akziñozko pelikula batetik espero leikena betetziaz aparte, drama larri ez-deskafeinatu baten ondoeza transmititzen jok (hori transgresore xamarra dok, gaur egun), eta aktore biharra be nabarmentzekua dok, sobreaktuaziño barik, neri gustatzen jatan legez. Eta Elena Anaya zelako ederra dan, madero papelian bada be.
Los Buenos Modales (2023). Gustau jatak, asko. Etxe barruko mikrohistoriak, etxekoandren eta neskameen giruan murgiltzia berez dok interesgarrixa. Aktore biharra nabarmena dok, baiña hori baiño deigarrixa egin jatak atrezzistena: etxietan jeguazen gauzengaittik, hor zein bizi zan igartzen zuan. Amamen jantzixak be nabarmentzekuak: bakotxa bere estiluan, kalian eta etxian. Etxekoandra batek etxe barruan eruaten daben benetako "outfita" gitxittan ikusten juagu. Eta seme alabekingo... ( 1/2)
(2/2)...harremana be oso ondo eta korrosiboki islatuta (amama esklabuen askapena!). Neskamiak be oso ondo, nahiz eta euren "konplota" oso sinisgarrixa ez izan. Ahizten ahiztatasuna bez (hain azento desbardiñekin?). Eta tira, hau ez dok defektua baiña azkenian "sekretu familiarra" ez zuan hain terriblia: horri eskerrak, pelikulian amaieriak irribarre gozuakin lagatzen gaittuk.
15) Las Buenas Compañías (2023). Trasfondo oso kañerua badaka be (Oreretako emakume mobimendua), esango neuke gai hori, interesgarrixena, ez dala merezi daben beste kontatzen, protagonistian nortasun eta maittasun historixiak tapauta. 1977ko girotzia be ondo dago (hárek nylonezko alkondara horribliak!), nahiz eta Orereta eta Ondarru ezagutzen dogunok, nahitanahiez detalle askori erreparauko detsagun. Osotasunian begiratuta baiña, pelikula ona eta sentsibilidade berezixakin egindakua.
16) Fast and Furious X (2023). Xelebria: aktore muskulotsu kalbuen (AMK) frankizia honek diru asko mobitzen dabelako, ekoizpen maillia igotzen dok - efektuak, aktoriak, argazkixa... Baiña ze ondorixokin? Aktore sekundarixo guztiak askoz be hobiak dirazela, AMKak baiño. Vin Diesel, behintzat, ahalegiñak eta bi egitten dittuan arren, patetiko xamarra geratzen dok sentimentuak, etc, irudikatzen saiatzen danian. Baiña ze direktorek esango jetsak halakorik... ekoizlia bera dala kontuan hartuta? 🤣
17) Como Dios Manda (2022). Asko gustau jatak pelikulia, eta harrittu egin nauk. Izan be, komedia arin bat espero najuan, errezkeriz betera, Arevaloren marikoien txistien estiluan, eta ez. Ausarta be begittandu jatak: hasierako salaketa faltsua, funtzionarixo zintzuan aldarrixa... Eta gero, egoera umoretsuak intelijentiak ziran. Eta konfliktuak, panfletismuan jauzi barik. Gauza pare bat kenduta (Garmendian umiena, amaierako lanpostu aldaketia) sinisgarrixa eta aldarrikapen modura ona. Txalo!
18) Historias de Filadelfia (1940). Ez juat uste pelikula hau Kiputxanekuan emongo zebenik. 😈 Interpretaziñua eta argazkixa apartekuak dittuk (deigarrixa, mozkorraldixan eszena🤔luzia), azken fiñian enredo komedia korriente xamarra baiño ez dok, baiña... lekutan geratzen dok fideltasun kontzeptua! Zentsore frankistei begixak zuritzeko morokua. 🤣
19) Todo Sobre Mi Padre (2023). Urten garanian, ikuslion artian adostasuna jeguan: uste eze Robert de Niro diru premiñan dagola, bestela ez dok ulertzen truño honetan parte hartu izana. Bere aktore biharra uste baiño gehixago gustau jatak. Baiña zer gertatzen dok? Bera ona izan arren, pelikulan diru asko sartu arren (teknikoki oso ondo dago), inguruko aktoriak, gidoia eta zuzendarixa txarrak dirazenian... ezin dok pelikula onik urten.
20) El paciente inglés (1996). Liburua astuntxua egin bajatan be https://eibar.org/blogak/orakulua/ez-dok-neretako aitortu biharko juagu azkenian gustua hartu netsala erreferentziak billatziari; horretara, pelikuliakin sentsaziño bikotxa jaukat. Batetik, arinttasunian irabazten jok; askoz be errezagua dok irunsten. Ostera, liburuan hobeto garatutako tramak faltan bota jittuadaz: Kip artifizierua eta bere bizitzia, batez be; geografuen arteko harremana; basamortuaren bizipena...
21) La Venganza del Conde de Montecristo (2001). Halabeharrez, trama asko kenduta/aldatuta dagoz (Noirtier, Haydée, Cavalcanti, Morell, finantza korapillua, Villeforten etxeko trapuak...) eta liburua irakorri dabenak faltia igarriko dau. Baiña pelikulia, berez, oso ondo eginda dago. Antzezpenak, girotzia... (1/2)
(2/2) (jantzixak, paisajiak -Irlanda eta Malta-...) eta, batez be, argazkixa. Zelako koloriak! Eguzkixa, laiñua (gela barruetako giro difuminauak)... gustau jata, bai horixe. Gauza eskas bakarra, kartzela barrua: txabolua kartoizkua dala larregi igartzen da... eskerrak Richard Harris / Faria dagola bertan.
22) La Caza (2012). Oso ondo jagok pelikulia. Gehixen gustau jatana, ez dagola ekidistantzia saiakerarik edo sexu-abusu salaketa faltsueri buruzko panfletismorik. http://educagenero.blogspot.com/2013/04/la-caza-una-mirada-incomoda.html Eskolako zuzendarixak arrazoia jaukak protokolua aktibatzian; gurasuak arrazoia jaukek kezkatuta egotian; protagonistiak arrazoia jaukak, bere babesgabetasunan erdixan... Eskolan gertatutako abusuak errealidadia dittuk, ondo dakitt nik. Baiña, horren kontrako jokabide egokixen artian... (1/x)
... halako koladurak dagozenian, ezin dittuk gutxietsi "kaso gehixenak egixa izaten diralako". Umian papela be oso ondo landuta jagok, halako kasuetan (alde edo kontra) egoten dan arinkerixan jauzi barik: ume batek bere buruan izaten dittuan pelikulak eta bildurrak ondo irudikatuta (ezin dira nagusixen parametro berekin epaittu), eta egoeria ondiok konplejuago bihurtzen dabena. Bestalde, pelikulian narratibia be gustau jatak: elipsis asko jagozak -ez da dan-dana kontatzen-. Eta matxirulo...(2/3)
... eskandinabo kuadrillian barruko girua... eta berba asko egitten ez daben (ez dakixan) gizon-profil horren erretratu oso onekin (une batzutan, batek pentsatzen jok: joder Mads! Baiña azaldu egik zer gertatu dan! Halan igual hobeto ulertuko habe! Baiña Mads tipo ixilla dok). Laburbildita: abusu salaketa faltsuen gaixari heltzeko oso modu egokixa begittantzen jatak. (3/3)
23) Upon Entry (2022). Espazio konfinauetan gertatzen dirazen pelikulak gidoi sendo bat bihar izaten juek, eta honek bajaukak. Etorkin batek poliziakuen aldetik jasan bihar izaten daben presiñua ederto irudikatzen jok, tentsiño maillia neurri jasaneziñetara igotzeraiñok. Neurri horretan, pelikulia oso ondo eginda jagok. Oin, nere dudia hauxe dok: zein da pelikula honen mezua? Poliziak interrogatorixuak zelako ondo egitten dittuezen gorestia? Etorkiñak guzurretan ibiltzen dirala salatzia? 😙
25) Indiana Jones y la Última Cruzada (1989). Pelikulia hobeto eginda jagok "hetxuraz". Halan be, umien pelikulia izaten jarraitzen jok, horrek emoten daben lizentzia guztiak hartuta. Oinguan aktore famosuen gantxua erabiltzen jok ("Connerie", Phoenix...). Kuriosua da marka konstantien erabilpena: andrazko partenairia, animali higoingarrixak, nazixak, protagonistak/gaizkilliak mehatxatzen/akabatzen dittuezen mekanismuak... Arkeo kontuetan, lehelengo pelikula bixen expolioaren gorazarria...(1/2)
26) Indiana Jones y el Reino de la Calavera de Cristal (2008). Eta bai, ados najagok: lehelengo lauretatik txarrena, batez be aktore (zuzendari?) lanetan. Gidoia be, oso sinisgatxa eta akatsez beteta (anakronismuak, ketxuak, inkak, mayak eta mariatxixak nahaste borrastian... 😂 ). Hetxuria ostera, oso ondo, ritmua bebai, baiña... ez dok nahikua. Konstantiak, eskeleto eta masmaratxa asko, animali plagak (txindurrixak) eta aztarnategixak deskojonatzeko zaletasuna (lehelengo bixen bidetik).
27) Indiana Jones y el Dial del Destino (2023). Gustau jatak. Hasieria harrigarrixa, Indiana "CGI" Jones gaztiak bene-benetakua emoten jok-eta; aktore biharra txukuna (protagonistak zein sekundarixuak), eta tramia interesgarrixa (baiña "Dark" serietik pixkak kopixauta 😜 ). Onena: motokarro-persekuziñuak Tangerko kalietan, eta Sirakusan izandako denpora-paradoxa hunkigarrixa, grekerazko hizketaldi eta guzti. Indiana Jones zaharra oso moñoñua dok; Wallerrek... (1/2)
28) Vacaciones de Verano (2023). Azken urtietan Segura komedia familiarren arlua ustiatzen jabilk, jo ta sua. Pelikula honetan, jeneruan topiko auzolotsagarrixenak falta ez badira be (on tontuak, konfesiño publiko txalotuak, barre momentu kanonikuak...) gauza interesgarriren batzuk somatu jittuadaz: Segura ez dok sekula aktore ona izan, baiña ikasi nahixan jabilk (Vin Diesel saiatzen badok, zergaittik ez jok egingo ba? 😄) - erridikuluan eta bildur eszenikuan gai interesgarrixan pixua - (1/2)
29) Mision Imposible 7 (2023). Buruko miñez egonda, ez najeukan ikusteko gogo berezirik. Serieko aurreko guztietatik bakarra be ez juat ikusi, ezta Tom Cruiseren pelikularik be. Fanatikua ez nauk beraz. Hori esanda, ritmo oneko eta argumento interesgarriko ale bat topau juat. Aktore-bihar txukunakin (Cruise kenduta, Buster Keatonen jarraitzaillia ez bada behintzat), bigarren zatixa ikusteko gogoz lagatzen daben hanburgesa ona.
30) Saló o los 120 Días de Sodoma (1975). Bere garaian "hotzian" ikusi genduan; nere lagunak ezin izan juan amaittu, eta nik ondo kostauta. Super gogorra eta desatsegiña egin jakun. Liburua irakorri ostian, ostera, asko aldatzen dok. Hasteko, pelikulia askoz be leunagua dok: liburuan zitz eta mitz deskribatzen dirazen gordinttasunak, hamen "sujeriduta" jagozak bakarrik. Kakan pasartiak, esate baterako. Edo torturak. Horrenbestez, oin hobeto ulertzen juat: bai pelikulia bera (estetikoki... (1)
(2)...oso zainduta eta ederra dana), baitta zergaittik jentiak ez daben ulertzen. Ezin da, background hori barik. 4 libertinuak (bereziki presidentia eta obispua) pertsonaje nazkagarrixak dirazela, eta hori erretratau zebela bai Sadek, bai Pasolinik. Izan be, hamen irakorri leikianez https://it.wikipedia.org/wiki/Sal%C3%B2_o_le_120_giornate_di_Sodoma errodajian une batzutan aktoriak eta zuzendarixa bera lotsatuta ibilli ziran. Deigarrixa da, baitta be, zinemako adaptaziñuan ez dirala relijiñuakin sartzen...
31) Oppenheimer (2023). Gustau bajata be, testuingurua ondo ezagututa ikusi bihar dan pelikulia dok hau, bestela gauza asko nekez ulertzen dittuk. Fisikarixen mundura hurbilpen interesgarrixa, teorixa zerutiarra eta praktika gupidagabea alderatzen dittuana. Eta, bigarren mailla baten (baiña hain interesgarrixa, edo gehixago) gerra hotzan hasierako sorgin ehizia zer izan zan ulertzeko klabiak, court drama estiluan.
32) Barbie (2023). Jugada politta egin jok Mattelek, bere produktu-izarrari egindako kritikak jaso eta zesta-punta estiluan itzulitta. 😈 Fondo ona, politikoki zuzena (feminista, eta gizontasun barrixa) baiña... Barbieland bahetik pasauta, modu oso sinplistan, intelijentzia gitxiko jentiari zuzendutako panfleto eskematikuan. Etxuat esaten hori txarto dagonik, e? Igual hori biok eta. Baiña ni neu, une baten baiño gehixago aspertu nok, eta kaustikotasun pixkat gehixago eskertuko neukian.
33) Todas Somos Jane (2022). "Las Buenas Compañías" pelikuliakin nahi barik konparatzen da, eta honen aldian esango neuke artifizialtxuagua dala. Esan gura dot: mamiña sinisgarrixa izan arren, zine estandarran kanonetik pasau dabe, pikadillua txorixuak egitteko makiñatik moduan (zehazki, "amiguísimas" generoko azpigenero epikotik) eta ba, hainbeste gauza azaldu barik doiaz. Abortisten artian zergaittik dagon monja bat, adibidez. Serie baterako igual hobeto, pelikula baterako baiño.
34) Campeones (2018). Beti ikusteko, beti ikusteko... datorren astian bigarrena datorku herrira, eta ezin gehixago atzeratu. Asko eta ondo entzunda najeukan pelikula honi buruz, beraz sorpresarik ez. "Freaks"en estiluan, aktore bakotxak bajaukak bere momentikua, bihotz berogarrixa. Baiña gauzia ez dok hor gelditzen: gidoia sendua dok, errezkerixetan (asko) jausi barik, eta Fesserren begirada berezixak barriro erakusten jok edozein lekutan dagola zer kontau, begiratzen jakin ezkeriok.
35) El Sargento de Hierro (1986). Baserri tabernan Johnny Gabiolak 1000 bidar ipintzen zebanez, zatika ikusitta najeukan. Atzo be, sukaldian aurrera eta atzera najenbixan, baiña uste juat Klimt Eastwooden "sotilezia" asko ez nittuala galdu. 😉 Grenadako batallako trasfonduaz gain, pelikulian fatxadia dalako garrantzitsua: insubordinatzeko joeria daukan soldadu onan historixa perezrevertiarra, eta itxura zazkarreko pertsona noblien gorazarria. Ondo pasatzen dok baiña meh.
@txikillana ikusi barri. Barre askorik ez, baina politto. 125 minutuetatik joku birtualarenak luzetxo neretzako be.
Malkuakin be bai pasarteren baten. Alabia barrez, filmaren zati batzuetan eta nere malkuei ;-)