Jarraitu

Ados Txema Ramirez de la Piscinarekin: “Euskararen erabilera soziala ere -beste hainbat arlotan gertatzen den bezala- impasse batean dago. Gelditu egin da, baina oro har esan liteke larrialdi linguistikoaren egoeran gaudela?
Ez dakit bada diagnostiko bezala egokiena den. Zalantzak ditut. Mobilizatzeko lelo bezala, akaso. Baina norengana iritsi nahi dugu? Soilik konbentzituta gaudenongana?”

“Begirada atzera pausatuz gero, asko egin dugu aurrera. Nahi baino askoz gutxiago. Konforme. Baina euskararen mundura ahalik eta jende gehien hurbildu nahi badugu –uste dut mezu positiboagoak zabaldu behar ditugula. 2025eko euskal gizartearen erretratua– eta baita euskararen egoerarena ere— 2000. urtekoarekin alderatuta ezberdina da. Eta 1975eko Euskal Herriarekin konparatuta, nabarmen desberdinago”.

“Etorri zaigun eta ate joka dugun ofentsiba ezin dugu gutxietsi. Gure hizkuntzak momentu berezia bizi du. Ukaezina da hori. Euskal sortzaileen egoera penagarria da. Justiziaren administraziotik datorren bulkada, onartezina. Ez dakit larrialdi egoeran gauden, baina -maila askotan— egoera bai da kezkagarria. Estualditik zabalgunera igarotzeko urrats sendoak emateko garaia da. Estualditik zabalgunera”.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea