Iñaki Peñak aldizkarian: Azken 20-30 urteetan, sinesmen espiritual batzuk galdu egin dira.
Orain, hutsune espirituala daukagu. Espiritualtasun laikoa garatu behar dugu, eta ez dago.
Hutsune espiritual hori guztietan okerrena da. Izugarrizko ezinegona sortzen digu pentsatzeak hil egingo garela eta ez dela besterik egongo.

@Iarantzabal Mindfulness garatu dan legez ( = meditaziñua, pajeo relijiosua kenduta) alde horretatik be zeozer landu lajeikek.

@txikillana ez jostak ezinegon etenbakoik sortzen, egixa esan. Baina ezin esan sekula be ez dabenik pizten.

@Iarantzabal Bai. Eta nahiz eta guk horrekin kezka haundirik ez euki, jente askok ba jaukak. Eta premiña hori ganoraz ase ezian, jente hori siniskera majikuetara juango dok (jangoikuak, ovnixak, edo dana dalako ke-saltzailliak saldu nahi detsanak).

@txikillana @Iarantzabal izaki imajinarioen sinesleek ikusi dute gutxik jarraitzen diegula jada handik, eta esentzia imajinarioen aldetik hasi dira propaganda egiten, espiritualtasunaren ipuin horrekin

Jarraitu

@luistxo @txikillana beharrak ez dira ipuinak, ez? Erantzun batzuk baliteke, baina beharrak ez. Humanoak gara bakarrik. Eta ipuin zaleak ere bai batzuetan.

@luistxo @txikillana Buru bat, behar bat. Alaskak gaur Dv-n, galdera honi erantzunez: Dice haber encontrado el camino espiritual y químico.
LSD-ari deitzeko moduak-eta...

@Iarantzabal @luistxo Etxakixat. Nik, espiritualtasunan kontu hori, inkulturiakin lotzen juat nagusiki. Kultura gitxi dakan jentia oso manipulablia dalako. Baiña asko ikasittako makiñatxo bat jente jagok be, halako laberintuetan galduta...

@txikillana @Iarantzabal nola espiritualtasuna ezereza den, ba edozer izan daiteke: droga hartzea, kristau sentitzea, edo turismo egitea. Alaskaren bidetik ni ere ibili naiz hortik, ez psikotropikoekin, baina bai tenplu-turismoan, adibidez hor, mango zuhaitz sakratu horren azpian, Shiva eta Parvati ezkondu ziren kerizpe berean. SPOILER: Munduko herrialde MATERIALENA da India.

@txikillana @Iarantzabal azaldu nuen nolabait zer uste dudan euskal espiritualtasunaz, Arantzazu ekarrita post batera: sustatu.eus/luistxo/1714488112 dokumental on bat, baina toki horren 500 urteko historia espiritualak eman dio EH-ri beste edozein komentuk (eta dozenaka egon dira) emandakoa: EZEBEZ. Arantzazun 20. mendean fraide batzuk hasi zirenean herriaren eta kulturaren baldintza materialei begira, orduan izan zen pizkunde hori.

@txikillana @Iarantzabal . Ulertzen dut frantziskotarrik gabeko Arantzazu batek nostalgia eragitea askori, baina Gandiaga Topaguneak eta Arantzazulab-ek eskaini diezaiokete jarraipen duin bat hangoari; ez 400 urteko ustezko espiritualtasunari, ezerezaren sublimazioari, baizik eta 20. mendeko pizkundeari.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea