HARROTASUNA 2021
Giza eskubideak ez dira negoziatzen, legedian sartzen dira
Aurtengo harrotasunaren egunak Trans legea aldarrikatzen du.
Legeak direlako pertsonen arteko berdintasunaren bidean ezinbesteko oinarria.

Jarraitu

Horregatik, Irungo Harrera Sareak gogora ekarri nahi ditu gure herrialdean bertakotzea erabaki duten trans pertsonak. Euren berdintasuna eskatzeko. Eta gogorarazi nahi du, askok bere herrialdea utzi dutela, bere bizia egin ahal izateko edo bere bizia salbatzeko.

Hemen babesa eta onarpena aurkituko zutelakoan.
Baina, hemen gehienetan trans pertsonek topatzen dutena da arrazakeria instituzionala eta transfobia. Maila guztietakoa, baita feminismo jakin batetik datorrena ere.

Identitatea ukatzen zaie, paperak lortzea geroz eta zailagoa dute, lana topatzea, zer esanik ez… eta hala ere Danieli bezalako lagunek aurrera egiten dute. Eta ez da izan guk eman diegun laguntzagatik.

Hemen jartzen zaizkien oztopo administratibo eta sozialak alboratzea lortu dutelako izan da.
Orain, arrazakeria instituzionala gainditu eta atzerritik etorririkoei ere, euren identitateari buruzko autodeterminazioa aitortzeko aukera dauka Trans Legeak.

Gizarte bezala abegikorragoa bihurtzeko aukera.
Beraz, aldarrikapen horrekin, guztioi, guztion eta bakoitzaren identitatea aitortu eta errespetatuko duen harrotasunaren egun zoriontsua opa dizuegu.

Gora harrotasunaren eguna!!!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea