Arabako Bertso Txapelketa 40. urteurrenean. Laudioko final laurdena hastear da. Erabakiorra.
Felipe Zelaieta, Martin Abarrategi, izar Mendiguren, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Asier Otamendi. Nor baino nor #ABT24
Agur bikainak eta Araban hain berezkoa den giro goxoa #ABT24
"...bertsoak ere behar baitu 20.000 erle mota"
Otamendik
#ABT24 8ko txikiaren ostean Viñaspre eta Otamendi buru
#ABT24 Puntu erantzunak. Goia jo gabe ere, Otamendi eta Viñaspre punttu bat gainetik.
Bi bertso bakarka Zelaietak: Mercedeseko buru egingo ote duten. "...nik aukeratu egin beharko dut familia edo lana". Amaitu du Felipek berea. Duin. Xapo. #ABT24
Mendigurenen txanda. Ume bat harreran hartzeko paperak eginda, bi bertso bakarka #ABT24 "...gure zilbor borobil batetik ez da sortuko mundua" amaitu du saioko emakume bakarrak. Merezitako txalo zarta.
#ABT24 Vinaspre erretzeari uzteko (eta saioa irabazteko) erronkaren aurrean. Abetxukoarrak di-da ekin dio neurri luzeari eta amaitzeko "...ea honetan lehengoam baino gehiago irauten dudan". Zortzi oineko bertsotan, hautagaitza sendoa paratu du Iñakik.
#ABT24 Anda azken lanetara. 80 urteko agurea, mobilari begirako harremantzeko moduak ulertu ezinik. 8 puntukoan Unai ere "...egin behar dutelako mundua euren gisara". Txaloka Laudioko Kasinoa.