@Xabirastorza Datu eta portzentaia horien logika ulertzearren:
50 langileko enpresa batean egindako grba deialdia, kasu, deialdi bakarra da?
Baina hezkuntza publikoan edo Osakidetzan edo funtzio publikoan egina, milaka langileri zuzendua, hori ere deialdi bat da?
Alegia, deialdiek ez al lukete atxikitako edo deitutako langileen daturen bat behar alderagarri izatekotan?
Greba orokor bat, kasu, ez litzateke 288 horien zaku berekoa, ala? Grebara deituak vs greba egindakoak ere... bi kontu dira
@Xabirastorza joe, bada argitu didazu: INEren datua baliagarria iruditzen zait. Jaurlaritzarena... ez!
@Xabirastorza
Pradalesek zer esan duen ez dakit, ez dut entzun. Baina Espainiako Gobernuaren estatistika honi begiratuta, deigarria da EAE eta Nafarroak duten grebalari kopurua. Askoz langile gutxiagorekin, Katalunia edo Madrilek baino grebalari gehiago EAEk! Epealdi horretan, Espainian industria eta hezkuntzan dira gehienak. Aztertzekoa.
@Josebabarandi Deialdiek ez dute ezberdintzen langile kopurua. Grebak egindakoak dira, ez dieturikoak soilik. Baina greba deialdi batek greba egun sako meta ditzake.
Greba orokorrak ez daude hor zenbatuak, ez.
Datuak Eusko Jaurlaritzak emandakoak dira eta horrela ematen ditu. INEk beste datu interesgarri bat ere eman izan du: grebengatik lan egin gabeko ordu kopurua. Hori adierazgarria da langile askorengan eragina izanez gero.
Ea azalpenek balio dizuten.
Ondo izan!