Ez dakit bidea oso ongi hasi duen Imanol Pradalesek.

Euskadi Irratian: eitb.eus/eu/albisteak/politika

EHan sindikatuek greba gehiegi egiten dituztela, bereziki sektore publikoan, intentzionalitate politikoarekin erabiltzen dituztela aditzera emanez...

2023an 278 greba deialdi izan ziren (9.614 greba egun) EHan. 10 greba deialdi sektore publikoan (%3,6), 57 greba egun (%0,6).

@Xabirastorza Datu eta portzentaia horien logika ulertzearren:
50 langileko enpresa batean egindako grba deialdia, kasu, deialdi bakarra da?
Baina hezkuntza publikoan edo Osakidetzan edo funtzio publikoan egina, milaka langileri zuzendua, hori ere deialdi bat da?
Alegia, deialdiek ez al lukete atxikitako edo deitutako langileen daturen bat behar alderagarri izatekotan?
Greba orokor bat, kasu, ez litzateke 288 horien zaku berekoa, ala? Grebara deituak vs greba egindakoak ere... bi kontu dira

@Josebabarandi Deialdiek ez dute ezberdintzen langile kopurua. Grebak egindakoak dira, ez dieturikoak soilik. Baina greba deialdi batek greba egun sako meta ditzake.

Greba orokorrak ez daude hor zenbatuak, ez.

Datuak Eusko Jaurlaritzak emandakoak dira eta horrela ematen ditu. INEk beste datu interesgarri bat ere eman izan du: grebengatik lan egin gabeko ordu kopurua. Hori adierazgarria da langile askorengan eragina izanez gero.

Ea azalpenek balio dizuten.

Ondo izan!

Jarraitu

@Xabirastorza
Pradalesek zer esan duen ez dakit, ez dut entzun. Baina Espainiako Gobernuaren estatistika honi begiratuta, deigarria da EAE eta Nafarroak duten grebalari kopurua. Askoz langile gutxiagorekin, Katalunia edo Madrilek baino grebalari gehiago EAEk! Epealdi horretan, Espainian industria eta hezkuntzan dira gehienak. Aztertzekoa.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea