Jendeak gauza askotarako erabiltzen du Twitter. Adibidez, hurbilen duen ibaiak gainezka egin duen ala ez jakiteko.
Mastodon super urruti dago halako erabilera baliagaria ematetik. 🤷🏻♂️ Jende masa handia behar baita horretarako, erakundeak eta hedabideak hemen egotea, eta herritarrek eguneroko gauzei buruz mintzatzea (ez bakarrik euskararen egoeraz edo adimen artifizialaren arriskuez).
Portzierto, Arga ibaiak ez du oraindik Arrotxapean (Iruñea) gainezka egin. Atertu du, gainera.