Gertakizun erraldoi eta komertzialek ez naute bereziki emozionatzen. Onak izanda ere ez.
#soldout

@birasuegi neuk zinera joateari ere utzi diot, baina ikuskizun handiek badute beren funtzioa jende askorentzat (komertzialtasun maila arazoa izan daitekeela onarturik). sasoi batean katarsi kolektiboa deitzen zitzaion eta inoiz baino gehiago behar dugu.

@josebagabilondo interesatzen zait pentsamendu ildo hori sensei.

Futbolaren (adibidez) kung-fu iluna beste egitasmo batzuetara berbideratu genezakeela/behar dugula uste duzue? @birasuegi

@txerren @josebagabilondo Ea ba, tuta boteprontoan bota dut eta.

Ni BETI mitoaren ALDE (Teodosio Gotikoarekin bada +1), honek sortu ditzaken erritual zahar eta berriak sustatu eta katarsian murgiltzeko prest, baina...

...Katarsia esperientziaren eskasiak sortzen badu, eta ez mito/erritualaren gozamenak, eta gainera #soldout garaiotan, hori espektakulu hutsa da, beraz kontra.

(Eta eskertzen dut Reparazen mitoaren bide wagneriarra, frikikerian lagun).

Jarraitu

@birasuegi @txerren @josebagabilondo
Tuta barneratu gabea nuen, txioren erruz...
Baina hau irakurrita... badaukat kamixeta baterako leloa @zaldieroa
EZ DAUKAT POTOTA, TUTETARAKO

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea