Hasi da Aztiri Saria, #Osinalde25 -erako sailkapen saioa.
8ko handian Maddi Agirre eta June Aiestaran indartsu
#Osinalde25 bakarkako lanak.
Duela 4 urte baino arropa gehiago erosi ta botatzen dugu.
Maddi Agirre gasteiztarrak "eta gugatik zein bestengatik arduraz kontsumitzeko" deia.
#Osinalde25 Peru Irastorza algortarrak bere saio onena bakarka, ikasketak utzi ta lanean hastea erabaki berritan.
June Aiestaran beasaindarraren kasuan, gaia: eliteko kirolaria, ama izateko biderik ikusten ez duela. Bere lehen amaiera "berez badakit zer nahi nukeen baina ez dut onartu nahi" ez du bigarrenean gainditu.
#Osinalde25 Beñat Astiz barañaindarra, grebak norarte eraman litezken hausnartzen dabilen irakaslea. Doinua pittin bat hibridatu arren, egoki osatu diti bakarkako biak.
#Osinalde Tatiegi oñatiarrari, gaztea aspertuarena, euskarari bizirik eusteko ezer egiten ez dutela esaten diotelako.
"Baina zer egin dezakegu ba, hitzegitea ez bada" lehenik. Eta azkenik, "eta gazteok moldatzen dugu hau garai berritarako". Buru jarri edo jarraitzeko lain, iazko Aztiri Sariko irabazlea.
#Osinalde25 Naia Arrizabalaga azkoitiarrari iratzargailuak jo dio, goizeko bostetan. Poto bortitza lehen bertsoan. Bigarrenean "ze boletina amaitu eta, berriz joango naiz ohera".
#Osinalde25 Aztiri sariko lehen biak bi emakume izan litezke. Horratx nire kiniela... potoak pisu dexente izango duelakoan. Gora #Potojorran !
Baina epaiak besterik dio, lagunok
Aztiri Sarian #Osinalde25
Finalerako sailkatuak: June Aiestaran eta Aitor Tatiegi.
Ordezkoa: Maddi Agirre gasteiztarra.
8ko txikian ildo beretsutik, Tatiegi ere txukun
#Osinalde25