#Apirilak25 batean hil zen gure amona Mari.

Puentetik (aka Gares) etorri zen #Errenteria aldera lan eta bizitzera, eta «La Mari» bezala oso ezaguna zen herrian, sukaldari eta jostun bezala egin zituen lanengatik, ez zuen inoiz lan horiengatik kotizatu.

Kristau heterodoxo eta mistikoa, etxeko arraskan bataiatu ninduen, «bazpare!» esan omen zuen, baina gurasoen ateismoa onartzen zuen. Behin esan zidan, hiltzen zenean txori txiki, edo tximeleta bat ikustean bera ikusten ariko nintzela.

Oparotasunaren bilaketari buruz dakidan ia guztia berari zor diot. Beti esaten zidan bizitzan garrantzitsuena pertsona ona izatea dela, ez dut beti lortzen, baina saiatzen naiz. Berak adibidea ematen bazekien, auzoko jonki gazte bat askotan gonbidatzen zuen gosaltzera, pertsona ona zelako.

13 urte nituen 1991ko apirilak 25ean, aitona hil eta hamar aste beranduago bapatean hil zenean, penaz hil zela diote askok.

Egun horretan amaitu zen nire haurtzaroa.

Zorionez oso gogoan dut egunerokoan ❤️

@Josebabarandi Gazte jonki hura hil zen ere, herrian beste gazte askoren moduan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea