Alaitz Aizpuruk, Haritz Garmendiak eta Mikel Artolak azaldutakoen harira, duela 7 urte idatzi nuen hau berreskuratu nahi nuke: denbora gehiegi daramagu errepresentazio oker samar batekin lanean euskalerriairratia.eus/komunit #Arnasguneak2025

@gorka_bm ados egonda blogean zenionarekin (artxipelagoarena oso ondo dago) niri kezkagarri egin zaizkit gauza asko, baina tartean hau:

mastodon.eus/@ueu_orokorra/115

Finean hiztunen eta lurraldeen legitimitate banaketa sakonki arazotsu bat ez ote gara elikatzen ari.

Bestalde normaltasuna eta hegemonia beti dira erlatiboak, nik uste. Beti gara norbaiten arraro. Norbaitekiko indartsu. Beti zaizkigu errealitate batzuk natural, eta beste batzuk ikusezin.

@gorka_bm eta diapo honen pasibo-agresibotasuna enfin

Ez dakit, azkenean iruditzen zait kosmobisio oso diferenteak ditugula gure bizi-baldintza material oso diferenteetatik abiatuta.

Ni desde luego oso urrun gaur irakurri ditudan parametroetatik.

@txerren Ez dut uste kosmobisio kontua denik (horrela enfokatuta, antagonismoa da hurrengo urratsa). Datuak xehe aztertuta planteatutako estrategia aldaketa iruditzen zait. ‘Esnatu ala hil’ (Iurrebaso & Goikoetxea) irakurtzen baduzu jabetuko zara. Orain arte euskalgintzako estrategietan ez zen ia aurreikusi ere egiten arnasguneen higadura/desagerpena, horrantz goaz eta euskarak lurralde-eremu jarraitu eta trinkoak behar ditu gaeliko irlandarrak edo bretainierak bezala ez bukatzeko

@txerren Eta diapo horren tonua niri ere ez zait egokiena iruditzen, e; baina saia gaitezen gai honi buruzko iritzi-trukea detaile kritikagarri baina marjinaletatik harago eramaten. Arnasguneei dagokienez, kezkagarriagoa egiten zait oso instalatuta dagoen (eta nik ere neure egina nuen) ikuspegi teleologiko bat, zeinaren arabera kategoria horretan sartzen diren herriak “iragana” diren. Uste dut Iurrebasoren tesitik aurrera gauza asko birplanteatu behar ditugula.

@gorka_bm bai aber, dikotomien superpotentzia emozional bat gara eta absurdoa da bi futbol talde marraztea, eraba tados. Halere nik neuk arnasguneen gainbeherarena aspalditxotik entzuten dut (eta ados nago, babestu behar dira). Hala ere aitortu behar dut ni bilboko euskaldun bat naizela, benetan hori naiz, eta euskararen futuroak (horrela, gabriel arestiki esanda) beste modu batera imajinatzearen alde nagoela.

Gaeltachtetatik "kanpo" gauza oso oso interesgarriak gertatzen ari dira.

@txerren Bai, inork ez du azken hori ukatzen. Ni ere Bidasoaldean bizi naiz eta aldarrikatzen dut hemengo euskaldun izateko mugako modua. Kontua da Iurrebasorenak aplikazio oso zehatzak izan ditzakeela eremu erdaldunduetan ere, lurralde-antolamenduko politikak sartzen dituelako. Adibidez, Bidasoaldean zaindu behar da bereziki Hondarribia, inoiz euskararen nagusitasunezko eremua izan dadin? Irunen politika espezifiko bat behar luke Landetxa/Katia auzoak, hiriko euskaldunenetakoa denez? Etab.

@gorka_bm nik bai jarriko nuke auzitan lur eremu "euskaldunago" batean gehiago inbertitzea gehiago darrentakigunik, bai. Hau da, brotxa lodian hitzeginda, ez dut uste Antzulan "euskaragintzan" inbertitzen den ordu edo euro batek Gasteizen inbertitzen den batek baino gehiago ematen duenik.

Hondarribin euskara nagusi? Inshallah, noski.

@txerren ‘Esnatu ala hil’-en ez dira ari kostu-irabazi logika horretatik ordea (ezta “bati eman eta besteari ez” logikatik ere). Planteatzen dutena da orain arte ez dela kontenplatu ere egin Antzuola bezalako lekuek zer paper duten erabilera datu orokorretan. Eta termino kuantitatiboetan, horrelako herriek produzitzen duten euskara kopurua kontuan izanda, higadura eteten ez bada erabileraren amiltze orokorra ere dramatikoa izan daiteke.

@txerren Bueno, uler dezakezu hori modu disjuntiboan (arnasguneak sustatzeko beste lurraldeetaz ahaztu gaitezen) edo uler dezakezu konjuntzio gisa (arnasguneetan eta beste leku guztietan indar gehiago jartzea, jakinda emaitzak ez direla parekoak izango, baina baloratuz, orain arte egin ez den moduan, nukleo horretatik ere onurak datozela beste geruzentzat). Eta benetan, liburua irakurrita, uste dut bigarrena dela irakurketa zuzena.

@gorka_bm "lurralde euskaldunagoak" (ejem, eztultxoak, zaratak eztarrian, eztultxoak) euskararen ekosistemaren baitan aitortu, indartu, babestu eta oso serio hartzearen alde, erabat. Benetan.

Hori esanda hemen beste zerbait esan da. Ziurrenez konturatu gabe esandakoa. Eta badu karga.

Edonola ere uste dut baldintza materialek sortzen dituztela sarri ikuspegi ezberdinak. Ni neu Azpeitian atzo eta gaur esandakoetatik seko urrun.

@txerren Ba kuriosoa da, ze iruditzen zait euskalgintzan ikuspegi materialistadun politika bat egiteko sekulako ekarpenaren aurrean gaudela. Alegia, jarri nahi dituzun komatxo guztiak, baina baldintza soziolinguistiko batzuetan euskaraz aritzea gertagarriagoa da. Esango bazenit: “Ez da kontuan hartu beste baldintza espezifiko hauetan ere nola lortu diren nagusitasun-eremuak euskararentzat”, orduan ikusiko nuke ildo bat. Ez ote du arnasguneei buruzko irudi jakin batek asko zamatzen debate hau?

@gorka_bm bai bai, erabat. Horregatik harritu nau gaur goizeko aurkezpenen beligerantziak.

@gorka_bm osea azkenean nik egin dudan irakurketa izan da "ah, klabe hauetan zaudete? ba zorte on, baina hau ez da nire borroka, witxes, beste gauza batzuk ditugu egiteko." Dena den irudikatu dezaket erreakzioa ekarriko duela. Halakoetan erreakzioak ere interesgarriak izaten dira.

@txerren @gorka_bm kaixo, bikote. Barka etetea. Pare bat kontu:
1) Egunotan azpeitian egin direnak inon ikusgai dauden / egongo diren badakizue?
2) Arnasgune erasan batean bizi naiz eta arnasgune osoak diren herrietako jendearekin egiten dut lan. Iurrebasok esandakoen irakurketa jakin batek etorkinengan jar dezake fokua eta olatu itsusi bat etor liteke. Zantzuak besterik ez dira oraingoz, baina oso azkar doaz kontuak garaiotan, badakizue horrenbeste.

@jurzelai kaixo guapo, nik gaurkoaren berri bidali dizkidaten mezu eta mastodoneko @ueu_orokorra -ren tuten bidez izan dut, ez dakit ki kongresuaren grabaketa edo edukirik argitaratuko duten, sentitzen dut.

Ta neu ere kezka horrek bizi nau apur bat, agian kezka horrek bustitzen ditu nire egungo irakurketa batzuk ere (agian bidegabeki) @gorka_bm

@txerren @jurzelai @ueu_orokorra @gorka_bm

nik uste dut guztiontzako adina bixkotx badela, nahi izanez gero.
Elebitasuna denok benetan nahi ote dugun... hori ez dut horren garbi.
#barkatubanoa

@Iltkhi @txerren @jurzelai @ueu_orokorra «Orain ezin da pentsatu eremu erdaldunetan ez dela eragin behar: denok gara komunitate bat. Ezin da horrelakorik planteatu» eta «… mapa bat sortzeko ikusteko zer zonalde dauden politika aurreratuagoak egiteko: egun egiten dena baino gehiago egiteko».

Nik uste nahiko argi dagoela zentzua zein den.

@Iltkhi @txerren @jurzelai @ueu_orokorra Fokua etorkinengan jartzeko arriskuaz ere kontziente naiz, baina era berean, kontuz autobetetzen diren profeziekin: gu ere marko hori elikatzen ariko ginateke euskalgintzako edozein planteamendu horretara murriztuz gero.

@gorka_bm @Iltkhi @txerren @ueu_orokorra ni ados diozunarekin, Gorka. Baina, badaezpada, nik ez nuen esan nahi euskalgintzak marko hori indartzeko arriskua dagoenik (nahiz eta hori ere gerta daitekeen), zenbait jada horretan hasiak direla iruditzen zaidala baizik. Justuki inguru euskaldunenetan, esango nuke. Baina hori, zantzuak oraingoz.

@txerren Azpeitia, Azkoitia, Alegia. Periferiarik ez dagoenez, zertarako periferiako inor gonbidatu mahai ingurura? Ez dago galdera gehiagorik. @jurzelai @gorka_bm @Iltkhi @ueu_orokorra

@IbanZ @txerren @jurzelai @Iltkhi @ueu_orokorra Barka, ez dut zure mezua ondo ulertu. Azpeitia-Azkoitiaren aipamena, alegia.

@IbanZ @txerren @jurzelai @Iltkhi @ueu_orokorra Jo, ez dakit, horrela esanda ematen du Azpeitikoa edo Azkoitikoa izanda ezin dela honi buruzko iritzirik eman; edo herri horietakoa izateak iritzi jakin batzuk edukitzera determinatzen duela norbait. Ikuspegi analitikoago bat (ez hain identitarioa behintzat) espero nuen kongresu honen harira.

@gorka_bm Nik iradoki nahi nuen gauza bakarra da gai zehatz horri buruz eztabaidatzeko agian komeniko litzatekeela periferiako norbait gonbidatzea. Bat sikiera. @txerren @jurzelai @Iltkhi @ueu_orokorra

Jarraitu

@IbanZ @gorka_bm @txerren @jurzelai @Iltkhi @ueu_orokorra

Baina zentrorik ez dela da dioten lehen gauza, ez? Alegia, euskalduna beti dela (erdaren) periferiako edo.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea