Muga zergek ez gaituzte beldurtzen. Google, Facebook, Amazon, Apple eta MS erabiltzeak agian bai. Emango al du Trumpek pauso hori? Horrek beldurtzen nau. Eta asko.

@erralin @Josebabarandi @josebagabilondo Esango nuke B planak gauzatzen hasteko unea aiatu dala.

Hodei estatubatuetarretan dauden datuak lokalera deskargatu, imap bidez posta elektronikoen kopia lokalak sinkronizatu, ....

Zoritxarrez, ezinbestekoak diren hainbat oinarrizko zerbitzuetan zailago izango da ( osakidetza, ...)

@parreitu @erralin @Josebabarandi neu lasaiago ibiliko nintzateke: Europakoa negozio handiegia da eta Trumpek inoiz ez dio diruari ezetz esaten. Izorratuko ditu gizabanako izendatu batzuk, jarriko ditu bi asteko santzioak... zarata aterako du, baina negozioa sakratua da. Orain... Europa azkarra balitz, bere teknologia propioa sortu beharko luke, epe luzerako subiranotasunari eusteko, Groenlandian hasita...

@josebagabilondo @erralin @Josebabarandi Baina hain da handia beraien teknologiarekin daukagun dependentzia, Europa makurtu arazi dezaketela tiro bakar bat bota gabe. Aste betez ez bada ere konektibitatea moztu, ta gure zerbitzu publiko ta enpresen jarduna etengo litzateke. Nahi dutena lortu ondoren,berriro akibatu ta listo.

Ez ahaztu, tipo hau narcisista hutsa da, bere enperadore nahiari baino ez dio erantzuten. Berak agindu ta besteak makurtuta ikusi nahi ditu, etorkizunean pentsatu gabe

@josebagabilondo @erralin @Josebabarandi Ta bai, Europa azkarra balitz, eta hortaz zalantza asko dauzkat, dependentzia hori moztuko luke, baina ez da hain erreza,ta denbora asko beharko litzateke,esan bezela, beraien teknologia oso errotuta dagoelako europarron oinarrizko komunikazio, eta zerbitzuetan.

Gaur egun askorentzako beraien zerbitzu teknologikoen etena, argi indarra kentzearen ondorio berdinak izango lituzke

@parreitu @erralin @Josebabarandi ironikoki, inork ez du Europan ezer egingo eta horrela segituko du arazoak

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea