Jarraitu

Kaixo berriz. 3 urte ta gero hemen nator berriz trasteatzen.
Aurretik ibili nitzanian beste federazino(?) batzuk ikusteko aukeria gogoratzen neban baina jarraitu ahal izateko jende berrixa topatzia kostatzen ari jat.
Norbaitek pistaik neretzat?

@PatxiVidrio
Kaixo! .eus instantziatik idazten dizut, baina Mastodonen elkarrekin bezala gaude guztiok.

Fedilab aplikazioa mugikorrean instalatzea gomendatzen dizut. Horrela, nik zuen instantzia (jalgi) eroso ikus dezakedan bezala, zuk .eus instantziako denbora-lerro lokala ikusi ahalko duzu. Hau da, jarraitzen ez dituzun euskaldunak agertuko zaizkizu.
peertube.eus/w/eWAjxuZXc9viC24

@PatxiVidrio
Hori bai, Play Store arruntetik ordainpekoa zela uste dut, beraz F-droid erabiltzea proposatzen dizut. Beraz, lehenengo hau egin:
peertube.eus/w/q91cLnrWWmxTZc8

(Eta hilabete batzuk gustura zaudela sumatzen duzunean, donaziotxo bana egiteko aukera aztertu, bai F-droid biltegikoei edo Fedilab aplikazioaren garatzaileari)

@mikelgs
Joe mikel ze bideo ona! Ta ikusi dot gehixao be badauzkazula. Software librian mundu hontan sartzeko laguntza paregabia. Nahiko baldarra naiz baina oso ondo azaltzen dittuzu asike trasteatzen jarraitukot!

@PatxiVidrio pozten naiz! Nahi baduzu eskatu bideoak (zalantza zehatzekin) eta saiatuko naiz prestatzen.

@mikelgs
Ez dakizu ze esan dozun...😈hasteko ikusi dot fedilab tuiterrekin lotzeko moduren bat dagola. Ba omen dago aukera tootak zuzenian tuit bihurtzeko baina tuiter bera fedilaben ikusteko ez dot ezer aurkitu. Badao moduik bi appak lotzeko edo?

@PatxiVidrio ah, Twitterri buruz ez dakit. Nik guztiz utzi nuen Twitter eta lasaiago bizi naiz, baina norberak erabaki behar ditu horrelako gauzak 👍

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea