ia ni mastodon.social instantzidxen nau, zelan leidu lei mastodon.jalgi.eus instantziko mezuek adibidez?

Jarraitu

@zital Horregatik fedibertsoan instantzia erraldoi generalista batean harpidetzea baino, hobe da hizkuntza, kokapen geografikoa edo tematika interesgarriagoa duen instantzia 'espizializatu' batean harpidetzea.

@agaraialde ados, baina sortu nuen garaian lagun batek zuen instantzia berdinean egin nuen, beste barik

@zital Bai, bai... ez da 'reprotxea' izan, informazioa eman nahi izana baizik. Ni ere bai duela denbora mastodon.social-en harpidetu nintzen baina ondoren pentsatu nuen inkongruentzia bat zela sistema federatu batean erabiltzaile gehienak bizpahiru instantzia orokorretan zentralizatzea. Horregatik besteak beste sortu dut mastodon.jalgi.eus 😜

@agaraialde @zital
Iepe! Bai, agian hobe da horrela, baina hasieran ez dakizu non sartu eta pentsatu gabe egiten hartzen da erabakia.
Hala ere ez dut uste hain larria denik, gero instantzia desberdinetako pertsonak ezagutzen joaten zara, eta interesatzen zaizkizunak jarraitzen dituzu.
Hala ere instantzien "timeline" orokor bat ere ikus daiteke batzuetan, ez? Agian horrela instanzia guztiko orroak ikus daitezke....
Egun ona izan!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea