Duela denbora dexente internet-en informazioa foroetan aurkitzen nuen, beranduago blogetan aurkitzen nuen eduki hori, eta azkenaldian sare sozialetara edo ta telegram bezalakoetara jo beharra daukat.

Ez dakit, baina nik gustokoago nuen foroetan eztabaidatzea, lasaiagoa eta eduki landuagoak aurkitzen nituen (salbuespenak ere badaude noski).

Horrela, Question2Answer-ekin | question2answer.org/ | topo egin dut, interesgarria eta polita iruditu zait.

Badirudi euskarazko itzulpena ere baduela.

@bertol uste det gustatuko zaizula jakitea euskal Lemmy instantzia bat eraikitzen gabiltzala batzuk, lemmy.eus izenduna.

Kontuak fintzen gabiltza oraindik baño itxura polita du proiektuak. Laguntzeko gogorik bakazu esan lasai!

Ereduzko instantzia bat: dev.lemmy.ml

Jarraitu

@porru
mastodon.jalgi.eus jarri ondoren, jalgi.eus-en fedibertsoko beste aplikazio batzuk abiatzea pentsatu izan dugu sarri: pixelfeed, hubzilla, peertube, lemmy, etab... baina egunerokotasunaren zurrunbiloan sartuta, ez dugu aurrerapausorik egin. Ea instantzia martxan jartzen duzuen...
@bertol

@agaraialde @porru @txikillana bai interesgarria da @LemmyDev -ren ausuntua. Bere garaian hemendik ere itzulpenen asuntua ikusten ibili ginen.

Euskarazko Lemmy instantzia aurrera ateraz gero, handik ere pasako gara, dudik ez 😉

@bertol @agaraialde @porru @LemmyDev Bai, ziur. Horretarako, baina, nik behintzat ZER KRISTO DEN ulertu beharko dut. 😂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea