RT @soniajv@twitter.com

Noski, ezetz esan diet. Eta edozein aldaketa kontratua sinatuta dudan enpresarekin hitz egingo dugula. @euskaltel@twitter.com-era deitu eta ziurtatu didate ezin dela baldintzetan inongo aldaketarik egon, kontratu bat dagoen bitartean. Hitza betetzea espero dut.

🐦🔗: twitter.com/soniajv/status/142

Jarraitu

899/2009 errege-dekretuaren 9. artikuluaren arabera, telekomunikazio operatzaileek kontratuaren baldintzak modu aldebakarrean alda ditzakete, aldaketa horiek aldez aurretik gutxienez hilabeteko epean adieraten badituzte.
1/4

Hilabeteko epe horretan bezeroak ez badu kontrako adierazpenik egiten aldaketa onartutzat ematen da legez.
Aldiz, bezeroak aldaketak onartzen ez baditu eta operatzaileak lehengo baldintzetara itzultzeko asmorik ez badu, bezeroak kontratua eteteko eskubide osoa...
2/4

...dauka inolako penalizazio ekonomikorik jasan gabe, NAHIZ ETA BALIZKO IRAUNKORTASUN KLAUSULAREN BAT INDARREAN EGON.
Adi egon beharra dago, normalean operatzaileek fakturaren batean (oso hizki txikiz) adierazten bait dituztete aldaketak, bezeroa konturatu ez dadin eta...
3/4

...kontratua eteteko hilabeteko epe hori oharkabean igaro dakion.
Hortaz, oso adi egon beharra dago telekomunikazio operatzailearen aldebakarreko kontratu aldaketa baten aurrean, penalizaziorik gabeko kontratu etete baten eskubidea gauzatzeko.
4/4

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea